2008/10/09
Itunpeko Irakaskuntzako 150 delegatu inguru elkarretaratu dira urriaren 9an Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzaren ateetan helburu argi batekin, sektorearen finantzazioaren gehikuntzak Itunpeko Irakaskuntzako langileriaren lan baldintzak hobetzeko balio izan dezan Administrazioari exijitzeko, alegia. Homologaziorik gabe ez da posible izango inongo akordiotara iristerik eta mobilizazioak gogortzen joango dira.
2008/10/07
7an Bilboko Arriaga antzokian. Jardunaldia egun horretarako Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak deitutako Lan Duinaren Nazioarteko egunaren baitan kokatzen da, eta leloa Langileak garelako, lan duina bizitza duinerako izan da. Ekitaldia Confebask patronalaren aurrean amaitu da eta ia 2.000 ordezkarik hartu dute parte.
2008/10/06
ELAko Eraikuntza Federazioak bi salaketa aurkeztu ditu Gipuzkoako Lan Ikuskaritzan, Nicorepe Construçao e Engenharia (Portugal) enpresaren aurka eta Grupo Portues (Haro, Errioxa) enpresaren aurka.
2008/10/02
EBeko Ministro Kontseiluak Immigrazio eta Asiloari buruzko Europako Hitzarmena onetsi du. Horren bidez etorkinen sarrera murriztu nahi da, beharrizanen neurriko immigrazio arautua bultzatzeko aitzakiatan. Urriaren 15 eta 16ko EBeko liderren gailurrean berretsiko dute hitzarmena.
2008/10/01
BBK, Kutxa eta Caja Vital –eko enplegua eta langileen eskubideak mantentzea lehentasuna izango dute ELArentzat. Bestalde, Alberdi politikoen estrategiak eztabaida manipulatzen ari direla, salatu du.
2008/09/26
ELAk Oroitzapen Historikoari buruzko ebazpena aurkeztu zuen Iruñan irailaren 26an. Ebazpena azaroaren 26 eta 27 Bilbon egingo den XII. Kongresuan eztabaidatuko da. Memoria berreskuratu eta osatzea justiziako eginbeharra da, ELAren esanetan.
2008/09/25
ELAk Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak kaleratutako txostenak esaten duena eskertzen du. Txosten honen arabera, 2005ean izendapen libreko kontratazioan irregulartasun asko egon ziren.
2008/09/24
ELAren iritziz Eusko Jaurlaritzak eta CCOO eta UGT sindikatuek eta Confebask patronalak atzo burututako bilerak lehenik jakina zena baieztatzeko balio izan zuen: Jaurlaritzak lan istripuen kopurua murrizteko ez duela neurri eraginkorrik hartuko. Ugazabak lan osasuna eta segurtasun arloko legeak betearazteko ez duela ezer egiten nabarmendu du ELAk.
- Doccas Daviden hilketa salatzeko bilkurak 2008/10/08
- Ilegalizazioen aurka 2008/09/24
- Udaletxeetako langileentzako akordioa sinatu da 2008/09/22
- Joan den asteburuko atentatuak salatzeko elkarretaratzea deitu du ELAk 2008/09/22
- ELAk Gasteiz eta Ondarruko atentatuak gaitzetsi ditu 2008/09/21

Albisteak
- ELAren partehartzea Migrazioei buruzko Munduko III Gizarte Foroan 2008/09/12
- Mendekua (Astekaria 250. Editoriala) 2008/07/18
- Madrildik zerura (Astekaria 249. Editoriala) 2008/07/04
- Indar kolektiboak birrindu asmoz (Astekaria 248. Editoriala) 2008/06/13
- Garapen jasangarria (Astekaria 247. Editoriala) 2008/05/30
