Zertarako balio du grebak?
2013/05/07
Greba orokor bat deitzen dugun aldiro gehien egiten den galdera zera da, erabilgarria ote den. Benetan lortuko al da greba honekin gobernuak hartzen dituzten erabakietan atzera egin araztea? Krisi uneotan lanuzte bat deitzea ez ote da mesede egitea produkzio urria ateratzen ari diren enpresei? Ez al diote komunikabideek, kapitalaren edota gobernuen esku baitaude, ohiko erantzuna emango, protesta gutxietsiz?
Ez dezatela esan borrokak ez duenik balio
2013/05/06
Keinu batek ezer alda ez zezakela zioten. Gauzak diren modukoak direla, ezin daitezkela irauli, halakoa dela euren egoera "naturala". Beltzek ezin zurien alboan jesarri. Gose direnak ezin soberan duenarena dena uki. Gazteak ezin amestu. Determinazioz eginiko hautu batek ordea aldaketa ekarriko duen mgimendua piztu dezake. Autobuseko eserlekutik ez altxatzea erabaki zuen Rora Parks-ek eta arrazagatiko bereizkeriarekin bukatuko zuen mugimendua gorpuztu zen atzetik.
Munduaren egileak, hau al da eraiki nahi dugun mundua?
2013/05/03
[Maiatzak 1] Gaur mundua eraikitzen dugunon eguna da. Enplegatu, zaintzaile, etxeko andre, desenplegatu, nekazari, abeltzain, arrantzale, ekintzaile, kooperatibista, gazte, heldu, gizon, emakume. Gaur langileon eguna da. Mundua gure eskuekin, zangoekin, buruekin, bihotzekin egiten ari garenok, egun berezitu honetan, maiatzaren lehenean, mundua eraldatzeko dugun gaitasuna ospatzen dugu eta mundua beste era batera eraiki dezakegula aldarrikatu.






