U13ko neurriak eta Greba deialdia: Greba Orokorra
1) Shock politika kapital metatze fase berri baterako
2) Gizarte eta demokrazia krisi erraldoiaren ezkutaketa
Greba Orokorrera deitu dugu aurreko bi artikuluetan azaldu ditugun arrazoiengatik eta Rajoy-ren gobernuak uztailaren 13an hartutako neurriengatik. Azken hamarkadetako murrizketa gogorrenak dira. Hauetako batzuk 100.000 milioiko lehen erreskatea jasotzeko Espainiako gobernuak hartutako konpromisoak dira.
Neurrien larritasuna gobernuko presidenteak Diputatuen Kongresuan pare bat egun lehenago aurkeztu zituenak baina haratago doa. Hauek dira neurirotako batzuk:
Soldata murrizketa arlo publikoan
Sektore publikoko langileei aparteko ordainsaria kentzen zaie 2012an.
Erabilera librerako sei egunak hirura murrizten dira.
Kreditu eta baimen sindikalak murrizten dira.
“Salbuespen egoera”ko neurri bat gehitzen da lan kontratua duten langile publikoen negoziazio kolektiboan.
Langabezia saria eta bergizarteratzeko errenta aktiboa
Langabezia saria murrizten da seigarren hiletik aurrera.
Langabezia saria murrizten zaie lanaldi partzialeko enplegua dutenei.
Murrizketa gogorrak langabezirako laguntzetan.
Langabezia sariak eta laguntzak beran behera uzteko aukerak handitu dira.
Bergizarteratzeko errenta aktiboa murriztu da.
Fogasa eta tramitazio soldaten babesa
Murriztu egiten dira Fogasak ordaindu beharreko soldata eta indemnizazioak enpresek ordaindu ezin duten kasuetan.
Tramitazio soldatak Estatuak ordaintzeko eskaera erregimena aldatzen da judizialki onartutako kaleratze bidegabeen kasuetan.
Dependientziarako dirulaguntzak
Dauden dirulaguntzak murriztu dituzte, gizarte zerbitzuak garatu gabe.
Familiak eta pertsona ez profezionalek egiten dituzten zaintzetarako dirulaguntza murrizketak ezarri dituzte.
Zaintzaile ez profesionalak Gizarte Segurantzan enkuadratzeko moduan zailtasunak gehitu dituzte.
Dirulaguntzak jasotzeko bateraezintasun erregimen bat ezartzen da.
Atzeratu egiten da dependentzia egoerei erantzuteko prestazio eta zerbitzuen egutegia indarrean sartzeko epea.
BEZ eta zerga berezien igoera
BEZ murriztua %8tik %10era igo dute eta BEZ orokorra %18tik %21era.
Zenbait produktu eta zerbitzu %8tik %21era pasa dira zuzenean.
PFEZ eta Sozietateen gaineko zerga aldatu dira baina horrek ez du eraginik Hego Euskal Herrian, gai horien eskuduntza diputazioek dute eta.
Energia kontsumitzeagatik ordaintzen ditugun zergak igoko dira.
Merkataritza ordutegiei eragiten dien legedia
Autonomi erkidegoek ezingo dute murriztu 90 ordutik behera komertzioak irekitzeko baimena asteko lanegunetan. Muga hori 72 ordutan zegoen orain arte.
Igande eta jai egunetan gutxienez 16 egunetan zabaldu behat dute. Autonomi erkidegoek gutxiengo hori 10 egunetara jaitsi dezakete (orain arte 8ra mugatu zitekeen).
Ordutegi bereziko erregimena duten dendek askatasun osoa izango dute nahi duten egun zein ordutegietan zabaltzeko.
2012ko abenduaren 31ra arte onartutako igande eta jai egunetako egutegiak mantenduko dira.
Beste neurri batzuk
Kontrataziorako bonifikazioetan murrizketak; Etxebizitza eta Zaharberritzetarako Estatu plana; Emantzipaziorako Oinarrizko Errenta, eta beste...
Gipuzkoako erresidentziak: Borrokan, garbi jokatuz, garaipena lortu arte
Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileak greba mugagabean daude maiatzaren 13tik. ELAk beste sindikatuen babesik gabe deitutako greba honetan, grebalariek kanpaldia egiten dute Donostiako Bulebarrean. Goizero eraikitzen dute akanpada eta arratsero ...
Greba orokorrak duen balioaz
Asier Blas, UPV-EHUko Politika eta Administrazio Zientzien irakasleak idatzi digun artikulua da hau. / Heldu diezaiogun betiko galderari: zertarako balio du? Greba langileek dugun borroka tresna garrantzitsuenetako bat da. Halere, ez da erraza ...
Beldurra galdu beharra dago, euren indarra baita
Roosbelt-ek berak esan zuen presidente kargua hartu zuenean: Ez diogu ezeri beldurrik izan behar, beldurrari berari izan ezik. Egun ere beldurrak eraginda geldirik geratzeko arriskua daukagu. Banaka banaka laneko eskubideak eta eskubide sozial ...
Huyck.Wangner: Multinazionalaren erabaki hotzaren ondorio beroak langileen barren barrenetik azalduak
Huyck.Wangner mutinazionalak urtarrilaren 25ean Zizurkilgo Perot itxi eta bertan lan egiten duten 75 langile kaleratzea erabaki zuen. Ordutik langileak greba mugagabean daude. Apirilean Alemaniara bidaia egin zuten horietako 22k beren egoera ...
Diapo aurkezpen berria: Greba erabilgarria da
m30greba prestatzeko bigarren diapo aurkezpena eskaintzen dizugu hemen. Errealitatea ez da egun batetik bestera aldatzen, baina greba orokorreko egun bat mugarri funtsezkoa da halabeharrez luze jotzen duten borroka hauetan. Historiari erreparatuta ...
Hitzaldia: Ongizate estatutik neoliberalismora Shock Doktrina erabiliz
Xabier Anza ELAko trebakuntza arduradunak hiru hitzaldi emango ditu aste honetan Oarso eskualdean. Hasteko, Shock Doktrina filmearen 20 minutuko laburpena ikusgai izango da, eta ondoren "Zer egin diogu Marxi krisi hau pairatzeko?" hitzaldia. ...
Xabier Anza:"Lan ikaragarria egiten dute gure militanteek greba aurrera ateratzeko"
Maiatzaren 15ean Euskadi Irratiko Mezularian Jaime Otamendik grebaren erabilgarritasunaz Xabier Anzari egindako elkarrizketa. Zer irabaziko dugu greba egunarekin? Galderak berak erakusten du noraino gaituen kutsatuak kapitalismoak. Greba bakar batek ...
Muñoa: "Grebarekin benetazko paroa lortzen dugun leku bakanetakoa gara Europan"
Amaia Muñoak Donostiako eskualde asanbladan hitz egin zuen maiatzaren 30eko grebara joateko arrazoiei buruz. Bideo honetan idea garrantzitsuak jartzen ditu mahai ganiean: Greba orokorra borroka prozesu baten barnean kokatu behar da, ez kasu isolatu ...
m30greba: Zer dago jokoan?
Hemen duzu diapo aurkezpen bat maiatzaren 30ko greba orokorrean jokoan dugunari buruz: Europak zorra ordainarazi, gastua kontrolatu. Desenplegua, pentsio erreforma, soldata doikuntza, elkarrizketa soziala, lan erreforma, murrizketak, aurrekontuak... ...
Zertarako balio du grebak?
Greba orokor bat deitzen dugun aldiro gehien egiten den galdera zera da, erabilgarria ote den. Benetan lortuko al da greba honekin gobernuak hartzen dituzten erabakietan atzera egin araztea? Krisi uneotan lanuzte bat deitzea ez ote da mesede egitea ...
Ez dezatela esan borrokak ez duenik balio
Keinu batek ezer alda ez zezakela zioten. Gauzak diren modukoak direla, ezin daitezkela irauli, halakoa dela euren egoera "naturala". Beltzek ezin zurien alboan jesarri. Gose direnak ezin soberan duenarena dena uki. Gazteak ezin amestu. ...
Munduaren egileak, hau al da eraiki nahi dugun mundua?
[Maiatzak 1] Gaur mundua eraikitzen dugunon eguna da. Enplegatu, zaintzaile, etxeko andre, desenplegatu, nekazari, abeltzain, arrantzale, ekintzaile, kooperatibista, gazte, heldu, gizon, emakume. Gaur langileon eguna da. Mundua gure eskuekin, ...
Urkullu, PNV, Sortu eta ELAko afiliatuak
Atzo Javier Vizcainok Adolfo Muñoz "Txiki" elkarrizketatu zuen Onda Vasca irratian. Duen interesagatik Txikik elkarrizketan esandako ideia nagusiak idatzi ditugu hemen (Urkullu, PNV, Sortu, ELA, afiliazioa, diktadura, demokrazia, lan banaketa, greba ...
Euskal Herriko eskubide sozialen gutunaren alde #m30greba
Urterik urte gobernu ezberdinak, hartzen ari diren erabakiekin, krisi ekonomikoan sakontzen ari dira. Konstituzio erreformek, dekretutzarrek, oinarrizko legeek, murrizketek eta erreforma ezberdinek helburu bakarra daukate: aberatsek gero eta botere ...
Larritasunaren neurria
Berria, larunbata, apirilaren 20an. Herenegun Juan Maria Aburtok esana: «Greba orokorrerako deialdia ez da inorentzat ona, ezta deitzen dutenentzat ere». Esaldiak itxura batean eman dezakeen baino mami gehiago dauka.
Greba orokorraren apologia
"Ontzat jotzen dugun oro, hau da, gure izatea eta bizitza razionala mantentzen duen oro, gure erabilerarako har dezakegu eta nahi erara erabili" Espinoza. / Espinozaren pentsamendua oinarritzat hartuta, nik diot, greba orokorrak jarraitzen duela ...
Greba Orokorra
Andoni Egañak Berrian apirilaren 6an argitaratu zuen artikulua / "Eta zer gertatzen da Euskal Herrian? Hemen ere izugarri aldatu da lan merkatuaren egoera eta izaera: enpresa motak, lan egiteko modua…ez dira orain urte batzuetakoak. Azken hamarkadan ...
Langile baten aukerak
Askotan entzun dut azken aldian, eta erabat ados nago, jasotako zaplaztekoei erantzuten baino gehiago sakondu beharko genukela alternatibak eraikitzen. Ondo. Eztabaida asko izan ditut azken aldi honetan gizarte eraldaketari buruz. Nolako gizarte bat ...
Greba orokorrari balioa eman
Tertulianoek, egunkarietako editorialek, telebista programek lan asko hartzen dute sindikalismoa eta bere instrumentuak kritikatzen. Ezbaian jartzen dituzte egiten ditugun ekintza sindikal, sozial, politikoak eta greba orokorraren baliagarritasunaz ...
Teseoren greba
Greziar mitologian bada Procusto izeneko pertsonaia. Mendi aldean zeukan etxea, eta ostatua eskaintzen zion bidaiariari. Bidaiaria lo zegoela, ohera lotu ohi zuen. Altua bazen, Procustok ohe txikian lotzen zuen, eta zerrarekin mozten zizkion ohetik ...
Immigrantea, bada biderik; protestaren bidea
Emigrante gehienak arrazoi ekonomikoek bultzatzen dituzte. Inork ez da bere sorterritik joaten beste nonbait laguntza publikoetatik bizitzeko asmoz, eta are gutxiago gaizki bizitzeko helburuarekin. Ihesi doaz, politika neoliberalen ondorioetatik, ...
Mobilizazioaren erabilgarritasuna eta premia
Irailaren 26ko greba prestatzeko eskainiko dizuegun laugarren eta azken artikulu/aurkezpena da hau. Bertan langile mugimenduak lortu dituen gauza guztiak mobilizazio bidez izan direla azaltzen da. Termiten lanaren antzekoa dela egin behar duguna. ...
U13ko neurriak eta Greba deialdia
Irailaren 26ko greba prestatzeko eskainiko dizkizuegun lau artikulu/aurkezpenen hirugarrena da hau. Honen atzetik etorriko da, "Mobilizazioaren erabilgarritasuna eta premia". Lan honetan Rajoy-ren gobernuak Uztailaren 13an onartutako murrizketak ...
Gizarte eta demokrazia krisi erraldoiaren ezkutaketa
Irailaren 26ko greba prestatzeko eskainiko dizkizuegun lau artikulu/aurkezpenen bigarrena honetan azaltzen da zer baldintza ematen diren ezartzen dizkiguten murrizketa politika erraldoiak aurrera eraman ahal izateko. Honen atzetik etorriko dira, ...
Shock politika kapital metatze fase berri baterako
Irailaren 26ko greba prestatzeko eskainiko dizkizuegun lau artikulu/aurkezpenen lehena da hau. Honen atzetik etorriko dira "Krisi sozial eta demokratiko erraldoiaren ezkutatzea", "Uztailaren 13ko neurriak eta Greba Orokorraren deialdia" eta ...



