Gai Monografikoak 25. Frantziako Istiluak.
2005eko azaroaren zergatiak Manu Robles-Arangiz fundazioak Gai Monografikoak saileko 25. alea argitaratu du, "Frantzia sutan - El noviembre francés - Banlieues : Le modèle français en question ?" izenburuarekin. Prentsan argitaratutako hainbat artikulu eta elkarrizketa bilduaz joan den urteko azaroan poliziarengandik ihes egin nahi zuten bi gazte elektrokutaturik hil ondoren Frantzian gertatu zen errebolta eta gertakariak azaltzea da Gai Monografikoak honen xedea. Bistan da biolentzia olde hura kriminalen gauza gisa aurkeztu zutela politikari askok, guztien aurretik Frantziako gobernuak, eta benetako arrazoiak bestelakoak direla argi geratzen da: Duintasuna eta frantses herritar diren aldetik zor zaien eskubideak aitortzea eskatzen duen herritar asko eta asko bizi dira Errepublikak bazterturik, legez ez bada izatez. Gainera, gaiaren interesa ikusirik, baita fundazioaren lan-esparrua Bidasoaz haratago zabaldu delarik ere, lehen aldiz Gai Monografikoak honek frantsesezko zenbait lan jaso ditu.
- 2006/01/19
GAI25-frantzia.pdf
(