Hemen zaude: Manu Robles-Arangiz fundazioa Albisteak "Kontrakronika 1992-2007 liburuaren aurkezpena" Bilbon

"Kontrakronika 1992-2007 liburuaren aurkezpena" Bilbon

2009/02/02

Otsailaren 4an, asteazkena, Kontrakronika liburua aurkeztuko da Bilbon, Elkar dendan, Licenciado Poza, 14.ean (Bizkaia enparantza eta Merkataritza ganbararen erainkin berdearen ondoan) arratsaldeko 7etan. Aurkezpenean autoreak, German Kortabarria eta Jesse, egongo dira

Liburuaren portada

AURKEZPENA

Umorea formula ona izan daiteke gauzak era gordinean eta artikulu trinkoetan galtzen diren xehetasunez agertarazteko. Horren adierazgarri, liburu hauxe; gure inguruan hamarkada eta erdian zehar jazotako hainbat egoera eta errealitate kontatu digute, ideiak eta arkatza konbinatuta. Euskal Herriko politikak eta langile jendeak jasaten duena are argiago geratzen da
hemen jasotako hainbat ale ikusirik; duela hainbat urte eginda ere, gaur bertakoak dirudite, eta kontrakronikako orrialdean ager zitezkeen.
Manu Robles-Arangiz Institutua fundazioak pozik argitaratzen du eguneroko kontuen ikuspegi desberdin eta zorrotza. Zenbait pertsonajek meritu aski egin dute berton agertzeko.

Dani Gomez
Manu Robles-Arangiz fundazioko zuzendaria