2010/07/22
Manu Robles-Arangiz Fundazioak eta Enbata astekariak lankidetza hitzarmena berritu dute
Azken urteetan elkarlan estua izan dute Enbata aldizkariak eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak. Bi aldeak biziki pozik daude harreman honek eman dituen emaitzekin. Hori dela eta, bi erakundeetako ordezkariek elkarlan akordioa beste bi urteetarako berritzea adostu dute. Datozen bi urteetan, beraz, Enbata astekariak Fundazioak editatzen duen Alda! gehigarria txertatzen jarraituko du.
2010/07/21
Bizi! elkartea eta Manu Robles-Arangiz Institutuaren Fundazioaren arteko hitzarmena
Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioak eta Bizi!k ofizializatu dute elkarkidetza bat, elkarrekin antolatzeko formakuntza saioak (hitzaldiak, mintegiak, etab.) Hitzarmenaren helburua da formakuntza altermundialista, ekologiko eta sozial baten planoaren gauzatzea urte bateko iraupenarekin.
2010/07/20
“Amiantoa: erronka sindikala” amiantoaren arriskuei aurre egiteko gida argitaratuta.
“Amiantoa: Erronka sindikala” izenburua du “lan osasuneko materialak” bilduma berriaren lehenengo zenbakiak. ELAren osasun arloak eginda eta Manu Robles-Arangiz Intitutua Fundazioak argitaratuta Amiantoaren eraginpean egon ondoren, 10 eta 40 edo 50 urte bitarte iragan ohi dira beraren ondorio eta efektu kaltegarriak azaldu aurretik. Gaur egun, gero eta langile gehiago ari dira gaixotzen eta hiltzen, mineral horren eraginez. Datozen urteetan, tamalez, joera hori areagotu egingo da. Zenbatespenen arabera, 2000. eta 2040. urteen artean, 500.000 lagun inguru hilko dira amiantoaren ondorioz.
2010/07/20
Krisia, murrizketa sozialen aitzakia
Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioak, ELAren Azterketa Bulegoaren “22. Azterketak” argitaratu du. Ale berezi honetan egun Hego Euskal Herrian ematen ari diren gai ezberdinak azterttzen dira. Hauetariko batzuk egungo krisi egoerarekin suertatu dira, eta beste batzuk, ekonomi egoera hau aitzakiatzat hartuz planteatu dira.
2010/07/06
87.500 enplegu suntsituta azken bi urteetan. Egoeraren Azterketa 117a argitaratuta
ELAren Bulego Teknikoak egindako Egoeraren Azterketa 117an, enpleguak Hego Euskal Herrian urteko lehenengo hiruhilekoan izan duen bilakaera eta ekonomiaren bilakaera jorratzen da. Gizarte zein lan arloetako doikuntzak eta erreformak bereizgarri dituen abagune honetan, Europar Batasuneko gastu publikoaren maila aztertzen du, bai eta Ibex 35 indizea osatzen duten enpresen mozkinak eta beraietako kontseilu-kideen ordainsariak ere.
2010/06/28
Presio fiskalaren jaitsiera nabaria, defizit publikoaren arrazoi
Azterketak 21 argitaratuta: “Presio fiskalaren jaitsiera nabaria, defizit publikoaren arrazoi”. Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioak izenburu honekin argitaratu du, fiskalitateari buruzko, ELAren bulego Teknikoak egindako txostena.
2010/06/17
Zerbitzu publikoen garrantzia, klase ikuspuntutik
Pasa den ekainaren 10ean, Bilbon, Gizalan arlo publikoko federazioko 300 militante eta koadro bildu ziren, gaur egun zerbitzu publikoek jasaten dituzten erasoetaz hausnartzeko. Atzera begira, zerbitzuok 80. hamarkadatik aurrera EAEn eta Nafarroan izan duten sorrera eta garapena aztertu zuten. Lehen hamarkada hartan sindikatuen bultzadak lagunduta aurrerapen nabariak izan zituzten zerbitzu publikoek, baina 90etik aurrera gainbehera dator pribatizazioen bidetik.
2010/06/04
Finantza-merkatuen estatu kolpea. Gai Monografikoak 38 argitaratuta
Gai Monografiko honetan bildu ditugun artikuluek azaltzen dute nola botere ekonomikoek 70eko hamarkadatik aurrera ongizate estatuaren kontrako erasoa abiatzen duten, Depresio Handia probokatu arte. Nola atera ditugun bankuak hondamenditik herritarron diruarekin, eta nola salbatuak izan diren horiexek berek azken estatu kolpea jo nahi duten demokrazia hankapean birrintzeko. Badira, ordea, krisiari irteera demokratikoa emateko bideak, azken kapituluan azaltzen den bezala; baina ezin dira gauzatu mobilizaziorik gabe.
2010/05/10
Klima aldaketa: arriskuak, alternatibak eta sindikatuen ekarpena
Manu Robles-Arangiz Institutuak izenburu honekin liburuxka bat argitaratu du, "Inguru gaiak" bildumaren barne. Azkenaldian eta zoritxarrez, asko hitz egin da klima aldaketari buruz, gaur egun planetak duen mehatxu handiena baita. Klima aldaketa zer den azaldu behar da. Gizakiak eragindako aldaketa da, aurretik inoiz gertatu ez den bezalakoa. Ikerketa ugari daude klima aldaketaren inguruan eta adostasun handia adierazten dute: klima aldaketa erreala da eta gizakiak eragin du. Hala ere badira ziurtasunaren aurrean begiak itxi eta kontrakoa defendatzen dutenak, interes ezkutuei men eginez.

ELA logo

Alda logo

Enbata logo

Ingurumena logo

 creative commons by no com

imagen en blanco
 
Laguntzaileak:
 
  Jaurlaritza logo
  Bizkaiko foru logo