2010/02/03
Hego Euskal Herrian osasun publikoa narriatuz doa
Argitaratuta "Azterketak 19". ELAko Azterketa Bulegoak Osasun publikoaren egoera aztertzen du zenbaki honetan.
2010/01/12
Herritarrek zer janari mota hartu aukeratzeko eskubidearen alde
"Nekazaritza eta elikagai transgenikoak Euskal Herrian" argitalpen berria. Transgenikoak Euskal Herriko soro eta sukaldeetara heldu dira dagoeneko. Edozein teknologia berriren aurrean, galdera ugari sortzen dira, eta transgenikoen auzian ere horixe gertatzen da. Helen Gromenek transgenikoak (OGM) zer diren eta zeintzuk diren nekazaritza eta elikadurarentzat ondorioak aztertzen du, Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioak argitaratu duen liburuxka honetan.
2010/01/12
Publikazio hau Osasun Mentalari buruz, Iñaki Markezek ELAko militanteekin egindako jardunaldi baten emaitza da. Egileak zenbait hausnarketa partekatu zituen osasun mentalaren zerbitzuak osasun sistema publikoan, eta zehatzago, EAEko Osakidetzan duen egoerari buruz.
2009/12/23
Lan erreformek kontratu prekarioak hedatu dituzte
Bilbon, 2009ko azaroaren 12an, Manu Robles-Arangiz Institutuak antolatutako “Krisia eta lan-harremanak” mintegian emandako hitzaldia. Isabel Otxoa EHUko irakasleak, “ehun adituen manifestua” kritikatzen du, proposatzen dituzten erreformak orain arteko erreformen bidetik doazelako. Erreforma hauek okerragotu egin dute dualtasuna, aldi baterako kontratuetatik haratago, prekarietate modu asko garatu baitituzte
2009/12/11
Hezkuntzan, etxebizitzan, osasunean, gizarte-zerbitzuetan eta Hego Euskal Herriko instituzioen eskumen diren beste esparru batzuetan Europako inguruneko herrialdeen aldean ditugun defizit sozial handiek berdin jarraituko dute, edo areagotu egingo dira.
2009/11/25
Azaroaren 24ean, "Esan eta Egin. Joxe Elorrietari Elkarrizketa" liburua aurkeztu zuten Xabi Anza, Imanol Murua eta Joxe Elorrietak ELAko egoitza nagusian
2009/11/16
Fundazioak argitaraturiko azken Gai monografikoak: "Krisia. Irtenbideak eta erantzun sindikala" (ikus argitalpena, audioak eta bideoak)
2009/11/17
Egoeraren azterketa 114. Krisi ekonomikoaz baliatuz, beste bira bat eman nahi diote torlojuari, ekonomiaren aurreko hazkunde-aldiak iraun zituen 14 urteetan berez bilakaera txarra izan uen aberastasunbanaketa are bidegabeago egiteko.

ELA logo

Alda logo

Enbata logo

Ingurumena logo

Egunkaria 6 urte

EHLG BAI/OUI
 
Laguntzaileak:
 
  Jaurlaritza logo
  Bizkaiko foru logo