|
Beste sindikatu, mugimendu ekologista,
kontsumitzaile talde eta alderdi politiko
batzuekin batera, tren sozialaren aldeko
sarearen partaidea da ELA. Abiadura handiko
proiektuaren aurka egiteaz gain, Euskal
Herriaren etorkizuneko trenbide ereduari
buruzko iritziak lantzen ditu sare honek, eta
baita gai honetan gizartearen partaidetza
eskatu ere.
Garraio eta Herri Lan Sailaren azken publizitate
kanpainari erantzuten dio tren sozialaren
aldeko sareak txosten honetan, eta
garbi uzten du egungo Euskal Y proiektuak
ez diela Euskal Herriaren benetako beharrizanei
erantzuten. |