Hizkuntza aldatu:
Castellano

Français


Enbata + Alda! 2009



Garapena:
Plazagunea.com


Kultura sailaren
babesarekin egindako gunea

Manuren biografia


Bizkaitar politikari eta sindikalista, Begoñan 1884ko Abuztuaren 25an jaio zen.

"Aberri"-ko kidea. 1924an, Primo de Rivera-ren diktaduraren aurkako idatzitako artikulu gogorrak direla eta, Argentinar Errepublikara erbesteratu egin zen. Bertan, Buenos Aires-eko portuan zamaketari gisa lan egin behar izan zuen, Buenos Aires-eko "La Razón" egunkarian lan postu bat lortu arte. Nahiz eta bertan eskaintza onuragarri bat jaso, berak Atlantikoa berriro zeharkatu eta Tarbes-en, Frantzian, erbestealdia bere emazte Luisa Bernaola y Salcedo-ren ondoan jarraitzea nahiago izan zuen. Bertan, Tarbes-eko "Le Sillon" egunkarian lan egitea lortu zuen.

Bere familia itsasgizonez osatuta zegoen eta, nahiz eta Nautikako zenbait ikasketa egin,

bere familiak bide honetatik jarraitzen uzten ez diolarik, tipografo gisa lan egiten hasten da. 1908an, 15 urte dituela, Eusko Alderdi Jeltzailean afiliatzen da, 1911an Eusko Langileen Elkartasunaren sorreran parte hartuz. Urteak eman zituen "Euzkadi" egunkarian lanean eta "Euzko Langile" deitutako astekari baten zuzendaria izan zen.

1927an, bere lehenengo erbestealditik Bilbora itzultzen da.

Lana utzi eta bere familiari eta zaletasun gogokoenei (antzertia, literatura eta antzinako historia, non ezaguera handia duen) buru-belarri ekitea erabakitzen du. Parentesi hartan melodrama historiko bat idazten du baina, antzinako jantzien eta bestelakoen kostu handia dela eta, antzeztu gabe geratuko da.

1929an, bere alderdi politikoak (EAJ) Eibarren ospatzen den Biltzar Solidarioan parte hartzea behartzen du, honen amaierako ekitaldiaz arduratuz. Bere politikarekiko ardurak 1931ko Cortesetarako Diputatuen hauteskundeetan estatutu aldeko elkartasunaren izenean aurkeztea eraman zuen, Bilboko barrutian hautatua ateratzea lortuz. EAJeko Cortesetarako diputatua 1933an eta 1936an izan zen ere. II Eusko Langileen Elkartasunaren Biltzarrean, Gasteizen Apirilaren 29an eta 30ean eta Maiatzaren 1ean ospatua, Biltzarraren mahaiburua izendatzen dute eta, zuzendaritzaren eraberritzean, lehendakari hautatzen dute, nahiz eta, bere borondatez, behin-behineko lehendakaria;

Gerra Zibilaren etorrerak eta ondoriozko diasporak karguan jarraiterazten dute.

Franco-ren altxamendua gertatzerakoan (Bilbon Elkartasunaren "Lan-Deya" organoaren zuzendaria zela), bere jarrera, Manuel de Irujo-renarekin batera, erabakigarri izan zen EAJek Errepublikarekiko leialtasuna mantentzeko. Atzerrira doa eta bertan Euskaldunentzako Laguntza Komitea sortzen du. Gerra bukatzean, Briscous-Beskoitzen kokatzen da eta frantses Erresistentziaren "Alsace-Lorraine" Sarearekin elkarlanean aritzen da.

Bilbora itzultzen da (1952) Franco-ren erregimenaren aurkako agitazioa indartzeko, eta 1953an atxilotu eta Martuteneko kartzelan sartzen dute. 25 urteko kartzela-zigorra edota 300.000 pezetako isuna ezartzen diote baina, nazioarteko presioei esker, aske uzten dute. Eusko Langileen Elkartasuna erakundearekin harremanetan jarraitzen du, baina 1960an Briscousera itzuli behar du. Konfederazio Sindikal honen III. Biltzarran, Eibarren 1976ko Urriaren 30ean eta 31an ospatua, berriro ere Lehendakaritza betetzeko hautatzen dute (1979an Gasteizen berrautatua).

Robles Aranguiz-en ihardueran azpimarratzekoa da Bigarren Mundu-Gerran, alemaniar okupazioaren bitartean, Erresistentzi Frantsesarekin eduki zuen lankidetza eta horrexegatik, hain zuzen, De Gaulle eta Eisenhower-engan kondekoratua izana. Bestalde, idazle bezala, artikulu eta kolaborazio ugariz gain, aipatzekoa da "¿Socialismo o… Comunitarismo?" liburua, Bilbon 1976an argitaratua.

Beskoitzen (Lapurdi), 1982ko Urtarrilaren 28an hiltzen da.