Hizkuntza aldatu:
Castellano



Garapena:
Plazagunea.com


Kultura sailaren
babesarekin egindako gunea

Amatasuna eta aitatasuna: Oinarrizko gida
2004 / 09 / 16
ELA

Gida honetan, langileok amatasun, aitatasun, menpeko pertsonen zaintza eta antzeko egoeren aurrean dauzkagun eskubideak aztertu ditugu. Izenburua, "Amatasun eta Aitatasun Gida", ez da ausazkoa, gidaren helburuetako bat ama, aita eta senitarteko garen aldetik esparru pribatuan sortzen zaizkigun erantzukizun eta zereginetan dagozkigun eskubideez eta eginbeharrez jabearaztea da eta. Horretarako, estatuko legerian jasotako oinarrizko eskubideak eta EAEn zein Nafarroan eskaintzen diren laguntzak aztertu ditugu. Legeak eta Herri Instituzioek (EAEkoek, Nafarroakoek zein Estatukoek) ez digute aukera handirik ematen lana eta bizitza pribatua bateragarri egiteko; beraz, Gida honen asmoa ez da egoera hori gorestea. Gure helburua gaur egun dauden egoerei eta aukerei buruz ahalik eta informaziorik zehatzena ematea eta pertsona guztiak bizitzako bi esparru horiek benetan, eraginkortasunez eta egoera guztietan bateragarri egin beharraz kontzientziatzea da.
<<  Atzera