|
Titulo:El sindicalismo abertzale en el S. XX: análisis de ELA y LAB (En euskara)
Tipo:cursillo
Fecha de comienzo:26/06/2004
Horario:Ikus egitaraua
Lugar:Udako Euskal Unibertsitatea (Iruña) uztailaren 19tik 22ra
|
IZENA EMATEKO EPEA: ekainaren 27ra arte
www.ueu.org
Aurkezpena
Bere sorreratik langile-mugimendua eta nazio-mugimendua ezinbesteko eragile ditugu azken mendeetan izandako hainbat aldaketa ulertu ahal izateko. Baita Euskal Herrian ere. Haien arteko harremana, ordea, ez da erraza izan. 1911n sortu zen ELA lehenengo sindikatu abertzalea. Zer dela eta? Francok ezarritako Diktadurak eta horren aurkako borrokak
astinaldi bortitza eragin zuen Euskal Herrian. Azken hamarkada horietan eragile berriak sortu ziren, CCOO hasieran, LAB 1974an. Gaur ere nabaria da oso euskal gizartean erakunde horiek duten eragiteko gaitasuna,
esparru sozio-ekonomikoan zein politikoan.
Helburuak
Azterketa historiko batetik abiatuta, Euskal Herrian sindikalismo abertzaleak izan duen bilakaeraren irakurketa kritikoa egitea. Zein izan dira langile-mugimenduan emandako aldaketak XX. mendean zehar? Kudeaketa-sindikalismoa ala borroka-sindikalismoa? Gaur, ba al da
langile-klaserik? Ba al da Lan Harremanetarako Euskal Esparrurik?
Metodologia
Aurkezpenak eztabaidarako abiapuntu gisa izango ditugu. Historialariekin batera, Soziologia eta Zuzenbidean adituak ere izango dira. Baita langileen mugimenduko protagonistak ere (sindikatuak zein herri-mugimenduko hainbat eragile).
Nori zuzenduta
Gaian interesa daukan edonori.
Egitaraua
Uztailaren 19a, astelehena
12:00 SARRERA-EKITALDIA
16:00-18:00 Kapitalismoa eta langileriaren bilakaera.
Joseba Tobar-Arbulu, ingeniaria eta UEUko kidea.
Uztailaren 20a, asteartea
9,30-11,00 Nazio-mugimendua eta langile-mugimenduaren sorrera Euskal Herrian. Josu Chueca, historialaria eta UEUko kidea.
11,30-13,00 ELA sindikatuaren sorrera eta bilakaera, 1911-1990. Mikel Aizpuru, historialaria eta UEUko kidea.
16:00-18:00 CCOO: 60-70eko hamarkadak Nafarroa Garaian.
Fernando Mendiola, historialaria eta UEUko kidea.
17:30 Eztabaida
Uztailaren 21a, asteazkena
9:30-10:15 1975-1981: Erreforma versus haustura demokratikoa. Alizia Sturtze, historialaria.
10:15-11:15 Sindikalismoa Ipar Euskal Herrian. Eguzki Urteaga, soziologoa.
11:45-13:30 LABen sorrera eta bilakaera, 1974-1990.
Emilio Majuelo, historialaria eta UEUko kidea.
13:00-13:30 Eztabaida
16:00-18:00 90eko hamarkada: ELA-LAB sindikatuen ekintza bateratua. Patxi Lopez Abasolo, historialaria eta UEUko kidea
17:00-18:00 Eztabaida
19:00-20:00 Mahai-ingurua: Ba al da langile-klaserik?
Sindikatuak, Elkartzen, Sestaoko Langabetuen Batzarra, Duina, Bilgune Feminista.
Uztailaren 22a, osteguna
9:30-11,00 ELA eta LAB gaur egun. Txutxi Ariznabarreta eta German Kortabarria, sindikalistak.
11,30-12:30 Lan Harremanetarako Euskal Esparrua eta Europako Konstituzioa. Koldo Gorostiaga Atzalandabaso, Zuzenbide irakaslea.
12:30-13:00 Ikastaroaren balorazioa.
Ikastaroaren arduraduna/k:: Patxi Lopez Abasolo, UEUko kidea.
|