|
<< 2006 ekaina >> |
|
|
|
|
1
|
2
|
3
|
4
|
|
5
|
6
|
7
|
8
|
9
|
10
|
11
|
|
12
|
13
|
14
|
15
|
16
|
17
|
18
|
|
19
|
20
|
21
|
22
|
23
|
24
|
25
|
|
26
|
27
|
28
|
29
|
30
|
|
|
|
|
Titulua:Bidezko komertzioa bidegurutzean
Mota:hitzaldia
Hasiera eguna:2006/06/14
Ordutegia:20H30
Tokia:Baionako egoitza, Cordeliers 20
|
Bidezko komertzioaz betidanik jakin nahi izan
duzuena sekulan galdetzera ausartu gabe.
Bidezko merkataritza zinez bidezkoa dea ? Zer da xuxen bidezko merkataritza ?
Kontzientzia garbitzeko ekintza bat ala gizartearen onerako erronka bat ? Heren-munduari begira
jarritako ekimen bat edo hemengo ekoizleentzat ere balio duen portaera bat ere ? Bidezko merkataritza
eta supermerkatuetako salmenta bateragarriak direa ?
Bidezko merkataritza ekoizpena
bakarrari dagokio edo bata ere bitartekari ezberdinei ere (garraioak, banaketa...) ? Zertan dira
bidezko merkataritzako label eta markak ? Nola erosi zinez bidezkoa dena, nola hautatu ?
Michel Besson, Saint Denis uhartetik bereziki etorriko da galdera guzi hauei erantzuteko,
Manu Robles-Arangiz Fundazioak antolatuko duen mintzaldi bat eskainiz, ekainaren 14an, ostegunez,
20:30etan, Baiona Ttipian duen lokalean.
Michel Besson, MINGA Sarea / Elkartearen zuzendaria da (www.minga.net) eta 1987an
Andines Kooperatifaren sortzaileetatik bat (bidezko merkataritza Kooperatifa bat). Lehenago, 4
urtez bizi izan da indiar komunitate batean Kolonbian, langile izan ondoren (metalgintzan) Frantzian
aitzineko 17 urteetan, lizentzia bat lortu eta soziologia sailean.
Michel Besson eta Minga sarea erreferentzia garrantzitsu bat bilakatu dira frantses estatuko
"bidezko merkataritza planetan" eta ekimen garrantzitsu batzuetan parte zuzena hartu dute azken
hilabete hauetan (bidezko merkataritza baten aldeko nazio arteko saloi profesionalean, "Bidezko
merkataritza denetan izan dadin ! Legea alda dezagun !" kanpainan...).
Mingaren aburuz, mundializazioaren gaurko kudeaketa moldeen efektu suntsitzaileen aurrean,
bidezko merkataritza gizartearen onerako zinezko erronka dugu. Ez da batere karitatezko
obra batera muga daitekeen eremu bereiztua. Ardura kolektiboa bezain bat jarrera kolektibo afera
da, erran nahi baita hiritartasunarena.
1999an sortua izan den Minga Elkarteak pertsona fisikoak eta egiturak 80 baino gehiago
gaur egun (*) biltzen ditu. Sare guzian zehar ekitate sozial eta ekonomikoa bermatzen duten
ekintza ekonomiko batzuen eraikuntza eta garapenean parte hartzen dute.
Mintzaldirako sartzea urririk da.
Halere komenigarri litzateke izena aitzinetik ematea 05 59 59 33 23ra deituz
edo ondoko helbide elektronikora idatziz : ipar@mrafundazioa.org
(*) Haien barne, ondoko hemengo elkarteak : Afrikakolore, Han eta Hemen eta LEthiketbus
|