
UNED eta Manu Robles-Arangiz Institutuak antolatutako aurtengo uda ikasataroa botere sindikalaren eraberritzeaz arituko da. Horretarako nazioarteko hiru aditu egongo dira gurekin: Adelheid Hege eta Christian Dufour frantsesak, eta Gregor Murray Quebec-tarra.

Manu Robles-Arangiz fundazioak Lan Osasunerako Materialak saileko hirugarren alea argitaratu du, Silikosia izenburupean.
2011/05/19

Manu Robles-Arangiz fundazioak Lan Osasunerako Materialak saileko bigarren alea argitaratu du, Arriskua haurdunaldian zehar izenburupean.
2011/05/18

Argitaratu dugun azken Documentos honetan sindikatuen berrikuntzari buruz diharduten nazioarteko bi artikulu aurkezten dizkizuegu. Biek sindikatuen botere eta zilegitasuna berraztertzean jartzen dute gakoa.

Hurrengo ostegunean, maiatzaren 5an, Bilboko Musika Kontserbatoriak (9.30etatik aurrera) hartuko du "Interes publikoaren alde" izenburuko hitzaldia, Ignacio Zubiri eta Carlos Taiboren eskutik.
2011/04/19

Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioak eta bizi! mugimeduak gai honi buruz hainbat hitzaldi eta ekitaldi antolatu dituzte elkarrekin. Apirilaren 15etik maiatzaren 1a arte iraungo du egitaraua
2011/03/18

Riccardo Petrella ekonomista italiarrak, ELA sindikatuaren mendeurrenaren lehenengo ekitaldian eta Manu Robles-Arangiz institutuak antolaturik, "Beste eredu ekonomiko baterantz" izenburuko hitzaldia eskaini zuen martxoaren 17an Bilbon, non bere "teologia kapitalista unibertsala" azaldu zuen. Ondorio bezala, eta sindikatuen zereginari dagokionez, "elkarrizketa sozialak ez du inoiz fruiturik emango baldin eta indar antzekoen artean ez bada egiten; indarren arteko oreka batean negoziatzeko (ez bakarrik mintzatzeko) baldintzak sortu behar ditzuzte sindikatuek. Gainontzeko guztia ihauteri hutsa da, Veneziako maskarada" dela gaineratu zuen.
2011/03/07

ELAren Bulego Teknikoak gauzatutako "Egoeraren azterketa 119” argitaratu du Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioak. Egoeraren azterketa honetan, besteak beste, ekonomiaren zalantzazko etorkizuna agerian utzi, eta enplegua ez dela suspertzen baieztatzen da, zoritxarrez. Ikusten denez, gainera, langabezian daudenen %36,5ek ez dute inolako prestaziorik kobratzen. Lan-erreformaren ostean, behin-behinekotasuna areagotu egin da, Gobernuak juxtu kontrakoa iragarri bazuen ere.
2011/02/28

Krisialdi garaietan, Naomi Kleinek azaldutako “Shock Doktrina” abian jartzen dute botere ekonomikoek, hau da, bankuak, espekulatzeko funtsak eta abarreko “marrazo” finantzieroak. Komunikabideek gero eta gehiagotan “merkatuak” deitzen dituzte, fenomeno meteorologiko balira bezala, eta ez talde batzuk bultzatutako neurriak, beti gutxiago dukatenen kalterako. Manu Robles-Arangiz institutuak argitara eman du Gai Monografiko honetan hau guztiaren gakoak eskaintzen dira.
2011/02/14

Elikadura burujabetza: nekazaritza eta elikadura gure eskuetan Esther Vivasek aktibista katalandarrak elikadura burujabetzaren aldeko apostua egiten du, eta nekazaritza eta elikaduraren etorkizuna guztion ardura dela.
2011/02/14

ELAren iritzia Espainiar Estatuan sinatutako Itun Social eta Ekonomiari buruz ELAren Azterketa Bulegoak agerian utzi du orain dela gutxi Gobernuak, patronalak, UGTek eta CCOOek sinatutako hitzarmenak ekarriko dituen pentsionentzako kaltea. Murrizketa larriak eta zailtasun handiagoa erretreta lortzeko, besteak beste.
2011/01/12

Manu Robles-Arangiz Institutuak Formakuntzarako Oinarrizko Liburutegiko laugarren alea argitaratu du: Vicenç Navarro, Juan Torres López eta Alberto Garzonek Attac mugimenduarentzako idatzitako "¿Están en peligro las pensiones públicas?"
2010/11/26

Manu Robles-Arangiz Institutuak Azterketak saileko 24. zenbakia argitaratu du. Bertan Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak 2011rako prestatu dituzten aurrekontu proiektuak aztertu eta baloratzen ditu ELAko Gabinete Teknikoak.
2010/11/25

Europako boteredunek austeritatearen aldeko hautua egin dute, eta bide horretan sakontzeko lege berriak adosteko bidean dira. Honek guztiak botere ekonomikoen interesei zuzenean erantzuten die, herritarroi bizkar ematen digun bitartean. Erdi ixilean gure kontrako erabaki asko ari dira hartzen, gu, ia, enteratu gabe. Monografiko hau Europa hartzen ari den bidea agerian uzteko saiakera bat da.
