Lan erreformek kontratu prekarioak hedatu dituzte
Lan erreforma eskatzen dutenek, lan merkatuan dualtasunak langile finko eta ez finkoen artean ekarri dituen eskubide desberdinatasunak argudiatuz, benetan bilatzen dutena da langileen eskubideen murrizketa berri bat. Iritzi horren kontra, EHUko irakasle den Isabel Otxoak, “ehun adituen manifestua” krititkatzen du, eta azaltzen du, aurrera eraman diren lan erreforma desberdinek dualtasun hori hedatu, eta aldi baterako kontratuetatik haratago eraman dutela, prekarietatea beste kontratu mota batzuetara ere zabaltzen baita: autonomoak, ETTak, zerbitzu azpikontratazioa, lanordu partziaeko kontratuak, etab.
| Bideoak |
Audioa | Dokumentuak |
|---|---|---|
![]() |
![]() |
![]() |







