Justizia klimatikoak eta sozialak batera joan behar dute: Hitzaldia
Justizia irizpideekin muga fisikoetara egokitu (Yayo Herrero)
Ekonomia konbentzionalaren helburua erreprodukzio sozialerako ondasunak eta zerbitzuak sortzea da. Bi menpekotasunei esker mantentzen da materialki. Lehenengoa naturarekiko menpekotasuna da, materialekiko eta energiarekiko menpekotasuna. “Naturaren menpekoak” gara. Beste menpekotasuna zaintzen gaituzten beste pertsonekikoa da (haurtzaroan, zahartzaroan, diskapazitateetan, gaixotasunetan). Lan ordu askoren menpekoak gara.

Rio+20: Mobilizazioak eta aliantzak (Esther Vivas)
Hurrengo egunetan medioetan Rio+20 goibilerari buruz hitz egiten entzungo dugu. Garapen Iraunkorrari buruzko Nazio Batuen Konferentzia da, Rio de Janeiron Lurraren Gailurra egin zela 20 urte pasa direnean egingo da. Orduan gai nagusia garapen iraunkorra izan zen. handik irten zuten Agenda 21, Biodibertsitatearen Konbentzioa eta Kiotoko Protokoloaren oinarri den Klimaren Konbentzioa. 20 urte hauetan ez da aurreratu gai hauetan, hitz hutsak izan dira. Hobeto egon beharrean, krisi ekologiko eta klimatikoak okerrera egindu. Deforestazioak aurrera egin du, biodibertsitatea galdu da, berotegi efektuko gasen emisioak hazi egin dira, hau da atzerantz goaz. Helburua ekosistemen eta biodibertsitatearen kontserbazioa zela esaten zuten arren, ez da horrela izan.
Bizi!-ren esperientzia Iparraldean (Adrien Kempf)
Bizi! Iparraldeko mugimendu sozial eta ekologista da, justizia klimatikoa eta justizia sozialaren alde borrokatzen duena.
Klima aldaketa eta hau sortzen duten berotegi efektuko gasen murrizketa izango dira Rion erantzun beharreko erronketako batzuk. Badirudi hauentzat erantzuna ekonomia berdeak izango duela. Baina zerda Ekonomia berdea? Ekonomia berdea gaur egungo sistema bera da egokitzapen batzuk eginda. Berotegi efektuko gasak murriztea du helburu baina gaur egungo kontsumo ohiturak, produkzio maila eta botere ekonomikoak aldatu gabe. Bere ezaugarri nagusia soluzio teknologikoak dira: bioerregaiak, auto elektrikoa, energia nuklearra,... Eta baita naturaren eta kutsaduraren merkantilizazioa ere. Kutsatzeko eskubidea horrek benetako emisio murrizketak finantza erramintekin ordezkatzen ditu. Ekonomia berdeak kapitalismoa mantentzen du ingurumen eraginkortasunaren itxurapean. Ez ditu kontsumo eta ekoizpen eredu kapitalistak ukitzen, ez ditu injustiziak konpontzen. Ekonomia berdeak ekonomia kapitalista mantentzen du. Baina ekonomia berdea ez da egia, ilusio bat da, ezin dira emisioak murriztu ekoizpen eta kontsumo ereduak aldatu gabe.
Birmoldatze sozial eta ekologikoa. Sindikatuaren konpromisoa
Ekainak 3an "Birmoldatze sozial eta ekologikoa" izeneko hitzaldia antolatu genuen, Joseba Azkarraga, Florent Marcellesi eta Mathieu Iriart ponenteekin, Krisia ez da krisi ekonomikoa soilik, energi merkea amaitzear dagoela eta sistema produktibo eta ...
Nafarroan, zapalketatik at, zer egin dezakegu euskaldunok?
Apirilaren 18an Iruñean egin zen mahai inguruaren laburpen bideoa. Paula Kasares, Angel Erro, Sagrario Aleman eta Kike Diaz de Ulzurrunek honoko galderei erantzun zieten: Nafarroan, zapalketatik at, zer egin dezakegu euskaldunok? Beharrezkoa al da ...
Hitzaldia: Ongizate estatutik neoliberalismora Shock Doktrina erabiliz
Xabier Anza ELAko trebakuntza arduradunak hiru hitzaldi emango ditu aste honetan Oarso eskualdean. Hasteko, Shock Doktrina filmearen 20 minutuko laburpena ikusgai izango da, eta ondoren "Zer egin diogu Marxi krisi hau pairatzeko?" hitzaldia. ...
Ekainaren 3an jardunaldiak: Birmoldatze sozial eta ekologikoa
Ekainaren 3an, Ingurumenaren egunaren arira, Birmoldatze sozial eta ekologikoari buruzko jardunaldia antolatu dugu. Bertan Florent Marcellesi ikerlari ekologistak, Joseba Azkarraga Etxagibel Lankiko soziologoak eta Mathieu Iriart Biziko kideak ...
Zapalketatik at, ba al dugu zer esanik Nafarroan?
Apirilaren 18an mahai ingurua Iruñean: Sagrario Aleman, Paula Kasares, Angel Erro, Kike Diez de Ulzurrun. Ohikoa denez, Manu Robles-Arangiz fundazioak Nafarroari buruzko hausnarketarako gonbidapena luzatzen die hiritar guztiei. Azken gaiak ...
Kapitalismo-Sozialismo talkak ekarri zuen Ongizate Estatua
Xabier Anzak Otsailaren 27an Oiartzunen emandako hitzaldia, Azmarrin elkarteak antolatua. "Zer egin diogu Marx-i horrelako krisia pairatzeko?" Sozialismo eta Kapitalismoaren arteko talkak ekarri zuen II mundu gerra ondoren Ongizate Estatuaren ...
Tere Saez: Berdintasuna genero indarkeriaren kontra
Asko kolpatu ninduen emakume batek esan zidanak: "Azken zaplastekoa ez zidan erasotzaileak eman, epaileak eman zidan". Indarkeria sexista pertsona berdinen arteko borroka ez izan arren administrazioek ez dute emakumeen eskubideen bermatzaile papera ...
Adolfo Aguirre (CTA): mundu posibletik beharrezko mundura
Gaur egun definitzen ari dena herrien eta naturaren etorkizuna bera da. Jokoan dagoena da zein den ezarriko den ekoizpen eta kontsumo eredua. Amaitu da hazkundearen tesiaren eztabaida ezintasuna. Esaten zuten hazkundeak ongizatean edo enpleguan ...
Eric Toussaint: erresistentziatik autoeraketara pasa behar dugu
Estatu Batuetan 2007-08 urteetan sortu zen krisiaren epizentroa Europara pasa zen 2009-10ean. Ordutik kapitala eta lanaren arteko gatazkaren epizentroa Hego Aneriketatik Europara etortzen da. Baldintza oso txarretan, europako herrialdeka eta bertako ...
Eric Toussaint Bilbon: Ez dugu beraien zorra ordainduko
Urtarrilaren 22an, asteartea, CADTM-ko Eric Toussaint-ek hitzaldia emango Bilbon EHUk duen paraninfoan. Hitzaldia ELAren XIII. kongresuaren bezperako mintegi barnean emango du: "Aliantza sindikal eta sozialak, harrapaketa neoliberalari aurre egiteko ...
Hitzaldia Baionan: "Ezina ekinez egina"
Urtarrilaren 17an, osteguna, Gazteizko Ariznavarrako langileek hitzaldia emango dute 19:00tan aurrera atera zuten Europako grebarik luzeenari buruz. Hitzaldia Fundazioak Baionan duen egoitzan izango da, Amaia Muñoa eta Joseba Villarrealen parte ...
Abenduaren 18a, eskubiderik gabeko gizarte demokratiko bati buruz hausnartzeko data
2012ko abenduaren 14an, formakuntza saio batekin, ELAK langile migranteen eguna ospatu zuen. DENOK GARA LANGILE KLASEA - diskriminaziorik ez! lelopean, ELAK bere konpromisoa berretsi zuen Euskal Herriko langile klasea osatzen duen pertsona ororekin, ...
Sozialdemokraziak ez du sindikalismo indartsurik nahi
Joxe Elorrieta. "Ez dago enpresako botere sindikalari zentraltasunik ematen ez dion sindikalismorik. Nahiz eta zure negoziazio esparrua ez enpresa izan. Nik izan dezaket negoziazio sektorialean oinarritutako eredua, baina oinarrizko boterea enpresa ...
Guztiok gara langile klasea. Diskriminaziorik ez!
Abenduaren 18ko Etorkinen Nazioarteko eguna aitzakiatzat hartuta, ELAk ekitaldia antolatu du abenduaren 14an Bilboko EHUko Paraninfoan. Bertan besteak beste Eduardo Ruiz Vieytezek hurrengo hitzaldia emango du: "Immigrazioa, aniztasuna eta nortasun ...
Pobrezia larria bikoiztu egin da Nafarroan krisia hasi zenetik
Krisia hasi zenetik pobrezia larrian bizi den pertsona kopurua bikoiztu egin da Nafarroan. Oso datu kezkagarria da, aditzera ematen duelako, berdin zaigula gure bizilagunak enplegua galtze hutsagatik bazterketara joatea. Beste herrialde batzuetan ...
Joxe Elorrietaren liburuaren aurkezpen hitzaldia
"Renovación sindical. Una aproximación a la trayectoria de ELA" Txalapartarekin batera argitaratu berri dugula eta, Joxe Elorrietak hitzaldia emango du datorren asteartean, abenduaren 4a, 16:00tan Bilboko ELAren egoitzan.
Trantsizio energetikorantz: herri txikietako adibide zehatzak
Bizi! mugimenduak, Xiberoko herri elkargoak eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak, energia eta ingurumenari buruzko bi hitzaldi elkarrekin antolatu dituzte. Michel Maya Tramayesko alkateak azalduko du herri horretan martxan jarri dituzten proiektu eta ...
Justizia klimatikoak eta sozialak batera joan behar dute
Ekainaren 5ean, Nazioarteko Ingurumenaren eguna zela eta, ELAk “Ekonomia Berdea? Irabaziak enplegua eta ingurumenaren kontura” jardunaldiak antolatu zituen. Hemen Yayo Herrero, Esther Vivas eta Adrien Kepmf-en hitzaldien laburpenak eta bideoak.
Ekonomia berdea? Etekin handiak ingurumenaren kontura
ELAk, Iparraldeko Bizi! mugimendu altermundialistarekin batera, erantzun bateratua plazaratu du ekonomia berde deritzonaren eta merkantilizazioaren aurka. Ingurumen aldeko nazioarteko egun honetan, bi erakunde hauek ingurugiroaren eta ondare ...
Rio+20 goibilera: Mobilizazioa eta aliantzak
Ekainaren 5ean, Nazioarteko Ingurumenaren eguna zela eta, ELAk “Ekonomia Berdea? Irabaziak enplegua eta ingurumenaren kontura” jardunaldiak antolatu zituen. Hemen Esther Vivasen hitzaldiaren laburpena.
Justizia irizpideekin muga fisikoetara egokitu
Ekainaren 5ean, Nazioarteko Ingurumenaren eguna zela eta, ELAk “Ekonomia Berdea? Irabaziak enplegua eta ingurumenaren kontura” jardunaldiak antolatu zituen. Hemen Yayo Herreroren hitzaldiaren laburpena.
Bizi!-ren esperientzia Iparralden
Ekainaren 5ean, Nazioarteko Ingurumenaren eguna zela eta, ELAk “Ekonomia Berdea? Irabaziak enplegua eta ingurumenaren kontura” jardunaldiak antolatu zituen. Hemen Adrien Kempf Bizi! taldeko kidearen hitzaldiaren laburpena.
Ekainak 5: Esther Vivas eta Yayo Herrero Bilbon
Ekainaren 5ean, asteartea, Ingurumenaren Munduko Eguna dela-eta, Via Campesina mugimenduak egin duen deialdiarekin bat eginez, Bizi!-k eta ELAk mobilizazio ekitaldi bat antolatu dute Bilbon. Goizeko 9.30etan desazkundeari buruzko hitzaldi bat izango ...
"Euskal Herria zerbait bada, asmatzeko gai garelako izan da"
Hona hemen Santi Leoné historialari nafarrak emandako hitzaldiaren laburpena, 11 minutuko bideo batean.
Nafarroako konkistaren 500. urtemugari buruz: nazio bat asmatu beharra
Santi Leone Puncel-ek, historialari naparrak, hurrengo ostegunean, maiatzaren 10an, hitzaldia eskainiko du Iruñean (NUP-en, 11.30etan), "Navarra: 500 años; una nación por inventar y construir" lelopean. Manu Robles-Arangiz institutuak antolatuta, ...
Apirilaren 2an, Bilbon: "ELA en la segunda República" liburuaren aurkezpena eta egilearen hitzaldia
Apirilaren 2an, Bilboko ELAren egoitzan, goizeko 11:30etan hitzaldia. II. Errepublikan ELAk hazkunde eta berrikuntza handi bat bizi izan zuen. Sindikalgintzan izandako eboluzio horren ondorioz, ELA sindikatu eguneratua, erreibindikatiboa eta ...
Emakumeen kontrako indarkeria
Datorren ostiralean (Azaroak 25) Norma Vazquez psikologo eta psikoterapeutak hitzaldia emango du Bilboko Bidebarrietan goizeko 10tan, Indarkeria Sexistaren Kontrako Nazioarteko Egunerako Fundazioak eta ELAk antolatu ekitaldian. Hemen gaiari buruz ...
Josu Txuekaren hitzaldia Lizarran
Hurrengo ostegunean, urriaren 6an, gauzatuko da ekitaldia, Lizarrako Musika Eskolan, “Desde SOV a ELA: transformación y cambio en un sindicato centenario” izenburupean


