Genero ikuspegia eta ekonomiaren egituraketa
Ekonomia feministak, ekonomia kritikoaren barneko korronte desberdinekin batera, agerian utzi du eredu ekonomiko ortodoxo, neoliberal eta patriarkalak ezkutuan gorde nahi izan duen egi hau: Kapitalismoaren esku ikusezina emea izan da, eta da oraindik. Hori aipatzen dute bildutako hiru artikulu hauek: “Amenaza tormenta:la crisis de los cuidados y la reorganización del sistema económico”, Amaia Pérez-Orozco; “Lanerako denbora, bizitzeko denbora: berrantolatu, edo uztartu?”, Cristina Carrasco; “tigreak eta tigresak”, Joseba Azkarraga Etxagibel.




