Elkartasuna ELBko militanteekin
Atxilotuak erasoak eta istiluak sortu izanaren
akusaziopean atxilotu zituzten urtarrilaren 30an Iparraldean eta egun ta erdi
polizia-etxean igaro ondoren libre utzi zituzten.
ELBeko sei kideek Zuberoko Ainharpeko Kako etxaldearen aldeko manifestazioetan
parte hartu zuten SAFERek bere segida apurtzea erabaki ondoren.
Manu Robles-Arangiz Fundazioaren iritziz atxiloketa hauek ELBren aurkako
erasotzat hartu behar dira, eta erakunde horren eta bere militanteen ekintza
sindikala kriminalizatzea dute helburu.




