Askatasun sindikalari buruzko mintegi baten kronika
«Askatasun sindikala kolokan», hauxe da mintegiari eman diogun izena, Bergarako Unedek antolatzen dituen udako ikastaroen baitan kokatzen dena. Eta mintegian hizlari lanak egiteko lau lagun ditugu: bi etxekoak, Iñaki Lasagabaster, Euskal Herriko Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko katedraduna eta Txiki, Adolfo Muñoz, ELAko idazkari nagusiaren albokoa. Beste biak, europako sindikalgintzan ardurak dituzten pertsonak dira: bata, Eduardo Chagas, portugaldarra eta Europar Garraio Federazioaren idazkari nagusia, eta bestea Sam Hägglund, suediarra, Europar eraikuntza federazioko idazkari nagusia dena...




