ELA-ri buruz
1911. urteko uztailaren 23an 178 langilek osatutako talde batek ELA sindikatua sortu zuen Bilbon.Ordutik hona hamaika gorabehera bizi izan ditu sindikatuak, Hego Euskal Herriko sindikaturik nagusiena izatera iritsi arte. Egun 109.318 afiliatu ditu, eta azken hauteskunde sindikaletan %36ko ordezkaritza lortu zuen.
Bere barne egituran 12 eskualde batura eta 4 federazio profesional ditu. Bere egoitza nagusia Bilbon kokatuta dago.
Sindikatuaren erabakiak aldioro elkartzen diren Batzorde Eragilearen, Nazio Batzordearen eta Kontseilu Nazionalaren esku daude.