"Kontrakronika 1992-2007" German Kortabarria eta Jesús Antonio Ruiz "Jesse"
Umorea formula ona izan daiteke gauzak era gordinean eta artikulu trinkoetan galtzen diren xehetasunez agertarazteko. Horren adierazgarri, liburu hauxe; gure inguruan hamarkada eta erdian zehar jazotako hainbat egoera eta errealitate kontatu digute, ideiak eta arkatza konbinatuta. Euskal Herriko politikak eta langile jendeak jasaten duena are argiago geratzen da hemen jasotako hainbat ale ikusirik; duela hainbat urte eginda ere, gaur bertakoak dirudite, eta kontrakronikako orrialdean ager zitezkeen. Manu Robles-Arangiz Institutua fundazioak pozik argitaratzen du eguneroko kontuen ikuspegi ezberdin eta zorrotza. Zenbait pertsonajek meritu aski egin dute berton agertzeko.
Dani Gomez
Manu Robles-Arangiz fundazioko zuzendaria
(* Liburudendetan salgai)
- 2009/02/01