Gai Monografikoak 24. New Orleans, iragarritako hondamendia.
Manu Robles-Arangiz Institutuak New Orleanseko hondamendiari buruzko Gai Monografikoak agerkaria argitaratu du Iragarritako hondamendia aztergai New Orleans: Iragarritako hondamendia / La catástrofe neoliberal izena eman dio Manu Robles-Arangiz Institutuak urrian kaleratu duen bere "Gai Monografikoak" saileko 24. aleari. Izan ere, gizartea eta ekonomia sindikalgintzaren eta lan munduaren ikuspegitik aztertzen dituen erakunde honentzat biziki interesgarria izan da AEBetan naturaren indarrak eta gizakiaren utzikeria, hankasartze edo lukurreriak eragin duten hondamendia. New Orleansen jazo denaz hainbat artikulu jasotzen ditu Gai Monografikoak saileko ale honek, besteak beste Manuel Castells, Joseph E. Stiglitz edota Naomi Kleinek idatzi dituztenak. Ondorio bat ateratzekotan, honakoa: ekonomia eta politikaren lehentasunak zeintzu diren bistatik galtzeak gizarte gero eta zatituago eta pobreago bat ekartzen dute, baina baita milioika pertsona urakan baten aurrean inolako defentsarik eta ahalmenik gabe geratzea ere.
- 2005/10/28
GAI24.pdf
(