Hemen zaude: Manu Robles-Arangiz fundazioa Dokumentazio zentrua Gai Monografikoak Gai Monografikoak 27. Irailaren 11, eskubideak pikutara?

Gai Monografikoak 27. Irailaren 11, eskubideak pikutara?

2001eko irailaren 11ko eraso hilgarriak gertatu zirenetik bost urte igarota, balantzea egiteko une egokia izan liteke; hartara, giza-eskubide eta askatasunen arloan atentatu haiek -eta haiek aitzakiatzat hartuta erabakitako politikak- izan dituzten ondorioak aztertzen dira Manu Robles-Arangiz Institutuak argitaratzen duen Gai Monografikoak saileko 27. alean. "Irailaren 11, eskubideak pikutara?" izenburupean dator 27. Gai Monografikoak hau, eta hainbat aldizkari edo agerkaritatik bildutako artikulu eta testuak jaso ditu. Jorratutako gaiak, irailaren 11k ekarri dituen gerrak, torturaren legalizazioa, giza-eskubideen kontrako erasoa... Zergatik axola ote digu horrenbeste? Bada, hau guztia ez baita soilik AEB, Irak edo Afganistango herritarren kaltetan gertatzen; berme eta eskubideetan mundu mailako atzerako joera bat ari gara pairatzen. Nahikoa lan bagenuen aurretik ere, baina orain zenbaitek "Izuaren aurkako gerra" baliatu egin du bere helburu eta interes konkretuetarako (horra, adibidez, Aznarren azaina, Batasuna Europako Batasunak egin duen "erakunde terroristen" zerrendan sartzea).
2006/11/07