|
|
Manu Robles-Arangiz Institutua kultur fundazioa 1991n sortzen da ELAren eskutik. Eta omenaldi gisa, urte luzez sindikatuaren presidente izan zenaren izena darama. Euskal mugimendu sindikalaren baloreak garatu, sakondu eta zabaltzea dira batez ere fundazioaren helbururik nagusienak.
Hitzaldiak, ikastaroak, mahai-inguruak, publikazioak (liburuak, txostenak, dokumentuak, ikerketak) eta Euskal Herriko sindikagintzaren kultura indartzeko eta sindikalgintzan diharduten pertsonen jakintza maila igotzeko balio dezaketen beste aukerak bultzatzen ditu Manu Robles-Arangiz Institutuak.
Helburu horiek lortzeko hainbat lan eta jardunaldi burutzen ditu ere zenbait erakundeekin lankidetzan.
|
|