Inmigrazioa
Gure erreibindikazio-pentsamoldeekin bat eginez, etorkinen egoera eta beharrizanak eztabaidaren erdi-erdian jarri ditugu. Etorkinak gero eta gehiago dira Hego Euskal Herrian, eta gazte eta emakumeekin batera, lan-prekarietatea gehien pairatzen dutenak dira.
Horregatik, gure antolakundeak 2004ko azaroko XI. KONGRESU KONFEDERALEAN aurkeztu zuen ponentzian azaldu zenez, gai hau sindikatuaren hurrengo urteetako erronka izango zen, eta sindikatuaren jardute-esparrua zabaldu beharko zen, etorkinekiko konpromisoa sakontzeko, bai diagnostikoan, bai ekimenetan, sindikatuaren egitura eta zerbitzu guztiak horri begira jarriz.
Immigrazio Arloa zehar-lerro moduan sartu da antolakundean, eta ez aparte dagoen zerbait; pertsonen artean desberdintasunik ez dagoela sinesten dugulako. Horregatik, berdintasunez erantzun behar zaie gizartearen eskariei, datozen lekutik datozela.
Lan egiteko eskubideak dokumentua
Inmigraziorik buruzko galderarik ohikoenak dokumentua