Genero politiken alorra
ELAn emakumeek zuten parte hartze eta presentzia eskaxa gainditzeko sortu zen atal hau; ekintza sindikalean emakumeen laneko arazoak eta arazo sozialak duten presentzia urria handitzeko asmoz.
Antolakuntzako gainontzeko egiturekin batera, emakumeen lan eta gizarte arazoen analisia, geure analisi orokorraren barruan egon dadin egiten du lan alor honek. Era berean gure proposamen orokorretan genero proposamen zehatzak barneratuak izan daitezen lan egiten du.
Gure laneko diskurtsoan eta praktika sindikalean genero aldagaia barneratzeko lanean ari gara, emakumezkoen problematika gizarteratzen eta gure proposamenak ezagutzera ematen. Beste elkarte eta mugimenduekin lan eginez, gogoetak, esperientziak eta ezagupenak trukatzen ditugu, egoera eta kanpaina zehatzetan geure indarrak batuz.
Genero politiken alorra, lanean diharduten emakumeen interes eta arazoen zerbitzura dago. Ondorioz militanteentzat ere erreferentea izan behar du, militantziak genero problematika kontutan hartuz lan egin behar baitu. Ekintza sindikaleko alor guztietan praktika zuzenak bultzatu behar ditugu.