Gazteen alorra
Lan merkatuaren eritasunak eta inposatutako gizarte modeloak gazteei erasotzen diete bortizki, egoera hau askoz larriagoa da langilea gaztea eta emakumea bada.
Lan merkatuan hasten diren belaunaldi gazteenek langabezia, prekarietatea, txanda aldaketak, lan kontratu gero eta laburragoak, laneko istripuak besteak eta lankideek dituzten baldintzekiko diskriminatuak jasan behar dituzte besteak beste. Esan daiteke ere aurreko belaunaldiek izan zituzten baldintza okerragoak dituztela egungo gazteek, horren adibide garbia dira enpresarien onura ekonomikorako sortu diren aldi baterako laneko enpresak (ABLEak), azpikontratak, soldata maila bikoitzak...
Orain eta etorkizunerako babes sozialik ez egotea, langabeziagatik dirulaguntzarik ez jasotzea, kontratu laburrak, gazteak lan merkatuan berandu hastea, guzti hauek kotizatzea ezinezkoa egiten dute eta ondorioz egungo gazteei etorkizunean erretiro osoa hartzeko aukerarik gabe uzten zaie. Guzti honeri etxebizitzaren merkatuaren egoera lotsagarria gehitzen badiogu gazteen etorkizuna ezjakina dela ondoriozta dezakegu.
Alor honetan, antolakundearen gainontzeko alorretan bezala, Euskal Herriko gaztediak egunero topatzen duen giza-lan markoa zein den argi dugu. Gure helburua, antolakuntza lana eta ekintza sindikala garatu nahi dugu, geure nazio kontzeptua kontutan hartuz gazteen bizi eta lan baldintzak hobetzeko. Kapitalismoaren kontrako baloreak garatuko ditugu, solidaritatea, diuntasuna, borroka kolektiboa eta justizia soziala bultzatuz. Guzti hau proposamen orokorren baitan eta ELAren ekintza sindikalaren baitan garatzea proposatzen dugu.