Azken albisteak
Maila bat goragoLan Osasunerako bigarren gida argitaratua
Manu Robles-Arangiz fundazioak Lan Osasunerako Materialak saileko bigarren alea argitaratu du, Arriskua haurdunaldian zehar izenburupean.
Documentos 21 argitaratua
Argitaratu dugun azken Documentos honetan sindikatuen berrikuntzari buruz diharduten nazioarteko bi artikulu aurkezten dizkizuegu. Biek sindikatuen botere eta zilegitasuna berraztertzean jartzen dute gakoa.
Kapitalismoa. Nondik da irteera?
Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioak eta bizi! mugimeduak gai honi buruz hainbat hitzaldi eta ekitaldi antolatu dituzte elkarrekin. Apirilaren 15etik maiatzaren 1a arte iraungo du egitaraua
Jean Gadrey-ren hitzaldia
Bizi! mugimenduak eta Manu Robles-Arangiz Institutuak antolatuta Jean Gradey ekonomia irakasle emerituak hitzaldia emango du 2011ko martxoaren 18an MRA fundazioaren Baionako egoitzan. Ekitaldia 19:00tan hasiko da AGUR HAZKUNDEARI izenburupean.
Riccardo Petrellaren hitzaldia
Manu Robles-Arangiz Institutua fundazioak antolatuata, 2011ko martxoaren 17an, Ricccardo Petrella ekonomilari italiarrak hitzaldi pare bat emango ditu EHUk Bilbon duen paraninfoan. Ekitaldia goizeko 9:30tan izango da, BESTE EREDU EKONOMIKO BATERANTZ izenburupean.
Elikadura burujabetza denon eskuetan dago
Elikadura burujabetza: nekazaritza eta elikadura gure eskuetan Esther Vivasek aktibista katalandarrak elikadura burujabetzaren aldeko apostua egiten du, eta nekazaritza eta elikaduraren etorkizuna guztion ardura dela.
Azken urtetako murrizketarik sakonena. Azterketa saileko 25. zenbakia
ELAren iritzia Espainiar Estatuan sinatutako Itun Social eta Ekonomiari buruz ELAren Azterketa Bulegoak agerian utzi du orain dela gutxi Gobernuak, patronalak, UGTek eta CCOOek sinatutako hitzarmenak ekarriko dituen pentsionentzako kaltea. Murrizketa larriak eta zailtasun handiagoa erretreta lortzeko, besteak beste.
Arriskuan al daude pentsio publikoak?
Manu Robles-Arangiz Institutuak Formakuntzarako Oinarrizko Liburutegiko laugarren alea argitaratu du: Vicenç Navarro, Juan Torres López eta Alberto Garzonek Attac mugimenduarentzako idatzitako "¿Están en peligro las pensiones públicas?"
HEHko gobernuen 2011rako aurrekontuen balorazioa
Manu Robles-Arangiz Institutuak Azterketak saileko 24. zenbakia argitaratu du. Bertan Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak 2011rako prestatu dituzten aurrekontu proiektuak aztertu eta baloratzen ditu ELAko Gabinete Teknikoak.
Egonkortasun plana eta murrizketa sozialak Europan
Europako boteredunek austeritatearen aldeko hautua egin dute, eta bide horretan sakontzeko lege berriak adosteko bidean dira. Honek guztiak botere ekonomikoen interesei zuzenean erantzuten die, herritarroi bizkar ematen digun bitartean. Erdi ixilean gure kontrako erabaki asko ari dira hartzen, gu, ia, enteratu gabe. Monografiko hau Europa hartzen ari den bidea agerian uzteko saiakera bat da.