Hemen zaude: Manu Robles-Arangiz fundazioa Albisteak Gai Monografikoak berria Euskal Herriko Laborantza Ganbara ardatz hartuta

Gai Monografikoak berria Euskal Herriko Laborantza Ganbara ardatz hartuta

2009/01/12

Urtarrilaren 29an Euskal Herriko Laborantza Ganbarako presidente den Mixel Berhokoirigoinen aurkako epaiketa egingo da Baionako auzitegian. Egoeraren larritasunaren aurrean hainbat erakundek mobilizazio kanpaina abian jarri dute, EHLGri sostengua eta babesa eman asmoz.

Argitalpenaren portada

Ildo beretik Manu Robles-Arangiz Fundazioak Gai Monografikoak berezi bat argitaratu du Laborantza Ganbara eta laborantzaren inguruko gaiak jorratuz.

Asko dago jokoan. Batetik derrigorrez bete beharko litzatekeen urtebeteko espetxe zigorra Laborantza Ganbarako presidente Mixel Berhokoirigoinentzat. Bestetik 15.000 eurotako isuna; zigor horri epaiketaren kostuak eta abar gehitu beharko litzaioke. Baina batez ere Euskal Herriko Laborantza Ganbararen disoluzioa dago jokoan.

Manu Robles-Arangiz Fundazioak Iparraldean duen arduradun Txetx Etcheverryk mobilizatzearen beharra azpimarratzen du, eta Hegoaldeko lagunei ere antolatuko diren ekitaldietan parte har-tzeko deia luzatu nahi die. “Ezinbestekoa da mobilizatzea, ez soilik laborariak, gizarte osoa baizik. Egoera oso larria da. Ezin da bortizkeria erabiltzen ez duen elkarte garden eta demokratiko bat debekatu, ez du ez hanka ez buru”.

 Etcheverryk argi utzi nahi du ez dela Laborantza Ganbararen ekimena epaitzen, ez zaiola inolako deliturik leporatzen. “Bere izaera epaitzen da. Suprefetak erakunde ofizial baten izena baliatu nahi izana leporatzen dio, eta bere eginkizunaren ondorioz Paueko Nekazaritza Ganbararen jarduna bete nahi izatea. Azken finean bere ekinbidearengatik epaitzen da, eta bere deituragatik Euskal Herriko Laborantza Ganbarak Paueko Ganbararen zeregina betetzen duen ala ez. Ezin da epaiketa ulertu atzetik dituen konnotazio politikoak kontutan izan gabe”.

 

Harpidetza Orria