Iritziak
Maila bat gorago- ELAren partehartzea Migrazioei buruzko Munduko III Gizarte Foroan
- ELAko Immigrazio Arloko arduradun Emerita Cuellar-ek parte hartu du Migrazioei buruzko Munduko III Gizarte Foroko azken egunean. Foroa Madrilen egin da irailaren 11tik 13ra, izenburu honekin: “Gure ahotsak, gure eskubideak, harresirik gabeko mundu baten alde”. Foroaren helburua elkarte sozialen arteko “lan-sareak eta borroka-sareak finkatzea” da. Egun horietan mintegi, jardunaldi eta bilera ugari egingo dira.
- Mendekua (Astekaria 250. Editoriala)
- Aldiro-aldiro lokarturik eta otzandurik diruditen eskuindar oldarkorrenak plazara irteten dira printzipiorik gabeko gizarteari zuzeneko bidetik tarte txikienean ere albora ez dadin erakusteko. Beste behin, eta ez da lehenengo aldia, indar politiko eta mediatikoek Iñaki de Juanaren egoera “casus belli” izendatu dute bere mendeku grina handik eta hemendik barreiatzeko. Espainiar epaitegiek Iñakiri ezarritako zigorra betetzear dagoen honetan, terrorismoa eta biktimen defentsa aitzakiatzat erabiliz, egundoko kanpaina politikoa garatu dute orain arte ezarritako zigorrei bestelakoak eransteko.
- Madrildik zerura (Astekaria 249. Editoriala)
- Besteak beste etor zitezkeen hauteskunde deialdietan aurkezteko aukerarik izan ez zezan bidezkoa den esparru sozial eta politiko baten jarduera politikoa etetea erabaki zuen Garzon epaile ezagunak. Tenore honetako erabakia izan da bost urtetako zigor politikora kondenatu eta makina jenderen borondatea klandestinitatera behartu duena. Espresuki EHAK eta EAE alderdien jarduera etetea erabaki zuen ditxosozko epaileak. Bere bulegoan gai potolo asko izanik, badaezpadako erabaki honek zentzuzkoa iruditu zitzaion behin betiko erabakia sortu bitartean inongo kalterik eragin ez zezaten alderdi hauek.
- Indar kolektiboak birrindu asmoz (Astekaria 248. Editoriala)
- Egunetik egunera eraikitzen doan Europa hau ez da gure gustukoa. Halaxe genion Europako Konstituzioa erreferendumean bozkatu behar izan zenean. Testuinguru hartan eze-tzaren aldeko hautua egin genuen bertan jasotako edukiak –eta jasotzen ez zirenen erreferentziak ere– ez baitziren gizarte eta langileen aldeko eskubideen garapena bermatzen zuten horietakoak. Guztiz alderantziz, berehala antzeman genion testuaren egileen nahiari. Kapitalen interesen menpean eta haien nahietara makurturik eraiki beharreko eremu ekonomiko eta geografiko hutsa zen azaldu nahi ziguten idiliozko Europa hura.
- Garapen jasangarria (Astekaria 247. Editoriala)
- Aspaldian iragarri zuten moduan, duela gutxi Nafarroan sinatu berri dute garapen jasangarrirako gizarte akordioa. Nafarroako Gobernua, Enpresaburuen Konfederazioak eta CCOO eta UGT sindikatuak izan dira akordio honen sinatzaileak. Betiko zeruaren azpian ezer berririk ez; ohiko sinatzaileak, ohiko edukiak eta ohiko hitz ederrak akordioaren inguruan.
- Menpekoak (Astekaria 246. Editoriala)
- Etengabe hazten ari diren sektoretako bat da gizarte zerbitzuena, herritarren beharrak geroz eta handiagoak baitira. Bizi itxaropenaren luzapenak, arrazoi ezberdinetan oinarriturik badago ere, epe luzeagoetan arretaren behar gehiago izatea ekarri du askoetan. Hirugarren adineko egoi-tzak, etxez-etxeko laguntza zerbitzua edo eguneko zentroetako lagun askoren zaintza beharrak hasiz joan dira.
- Badago zertan aplikatu (Astekaria 245. Editoriala)
- Eztandaz eztanda gabiltza azken boladan. Oraingoan Legutioko herri txikiaren bazterrak aztoratu ditu ETAren atentatu berriak. Zuzeneko ondorioei erreparatuz heriotza bat eragin du, lau zauritu eta hainbat kalte material. Edozein erailketak sortzen duen gaitzespeneko sentimenduak kontutan harturik –doluminak eta elkartasuna senide eta gertukoei helaraztea ere gizalegekoa da–, badira egin beharreko bestelako irakurketak, haratago begira.
- Hasteko zerbait… egia bada (Astekaria 244. Editoriala)
- Berriki Nafarroako Legebiltzarrean eztabaidagai izan da urte dezente indarrean dagoen euskararen legea eta bere aldaketa eta egokiera. Nonbait urte bukaerarako zonalde mistoan hainbat herrialde uztartuko dira, horrek dakartzan ondorio guztiekin (administrazio mailan, osasungintza, hezkuntza, errotulazioak eta abar luze bat). Ia momentu berean, eta lehengo aldiz, Frantziako Nazio Asanbladan eremu horretako hizkuntza gutxituen egoera aztertu eta ondoren bere sustapena garatzeko osoko bilkura egin berri du. Bilkura horretan aipamen berezia ere egin dio kulturako ministroak euskararen antzinako jatorriari.
- Bada garaia (Astekaria 243. Editoriala)
- Produkzioaren katean, edozein motatakoa dela ere, langileak gara ezinbesteko kate-begia. Langileon ahalegin, izerdi eta lanaren ekarpenez, gizartea ibili badabil, askoetan hala-moduzko ibilera badu ere. Nola liteke, bada, langileen funtzioari berebiziko garrantzia eskaini eta gero, hauek hain gaizki tratatu? Konpromisozko laudorioaz gain –beti tokatzen da uneren bat beharginen ekarpena goraipatzeko– langileak hutsaren hurrengoak garela frogatzen digu errealitatearen egoskorkeriak. Lan baldintzekin lotura zuzena izanda, gure osasuna eta gure segurtasuna dago arriskuan hainbat eta hainbat lantokietan, eta gure bizia ere.
- Hamabigarrena martxan (Astekaria 242. Editoriala)
- Batek baino gehiagok errepikatzen duen legez, denbora uste eta nahi baino azkarrago igarotzen da eta joan etorri horretan berriro ere, lau urtekoz behin egiten dugun bezala, kongresu konfederalaren ataritan gaude.