Doccas Daviden hilketa salatzeko bilkurak
2008/10/08
Genero biolentziaren azken biktimaren hilketa salatzeko egingo diren elkarretaratzeekin bat egiten du ELAk. Igandean aurkitu zuten hilda Doccas David Santurtzin; jatorriz Sierra Leonakoa, 26 urte zituen.
Genero indarkeriaren ondorioz, aurten hildako bostgarren emakumea izan da honokoa. Gertaera hau ere irmotasunez gaitzesteko burutuko diren elkarretaratzeetan parte harzteko deia luzatzen du ELAk.
Aurrerantzean ere, emakumeen aurkako biolentziaren aurka eta genero berdintasunaren alde lanean jarraituko du sindikatuak.