Hemen zaude: Hasiera aktualitatea Albisteak
Dokumentu Akzioak

Albisteak

Maila bat gorago

Gipuzkoako zahar-etxeetako hitzarmenaren negoziazioa eskatu du ELAk

ELAk Adegi patronala eta gainotzeko sindikatuek Gipuzkoako zahar-etxeetako langileentzat hitzarmen kaxkarra egiten saiatzen ari direla salatu du.

Gehiago Irakurri…

Bitarteko langileek antzinatasuna eska dezakete

ELAk auzia irabazi du Administrazioarekiko Gasteizko 3. Epaitegian. Han errekurtsoa jarri genion Gasteizko Udalari, bitarteko langileen antzinatasuna dela-eta, ez baitituzte jaso 2007ko maiatzaren 14a baino lehen sorrarazitako diru-kopuruak.

Gehiago Irakurri…

BBK-ko enpresa batzordeek CCOOren jarrera salatu dute

Bizkaiko BBK eta Ekintza Sozialeko enpresa batzordeek, komite bakoitzaren gehiengoz gaitsezten dute “mahai extraestatutarioaren akordioa”. Aipatu akordioak CCOOen aldeko botoa baizik ez du izan.

Gehiago Irakurri…

Beasaingo CAF segregazioaren aurka

Beasaingo CAFen zuzendaritzak Beasaingo lantegia segregatzeko asomaren berri eman du. Horretarako, UNROC sozietatea sortu du (CAFeko errodaje negozioaren atala). Enpresaren aldebakarreko erabaki hionetan ez da langileon ordezkaritzen inolako parte hartzerik, nahiz eta Kartera Sozialaren bidez egungo akziodunen %30a izan.

Gehiago Irakurri…

Gehiengo zabalak bat egin du itunpeko irakaskuntzako grebarekin

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek, sektoreko langileen lan baldintzak homologatzeko akordio berri baten negoziazioa eskatuz azaroaren 12an egin den grebak gehiengo zabalaren babesa jaso du. Sindikatuok emandako datuen arabera, %80ko babesa jaso du greba deialdiak

Gehiago Irakurri…

Pasaiako portua eraikitzerakoan ez da ingurumena kontutan hartzen

ELA ez dago ados Jaizkibel mendiaren kanpoaldean portu berri bat eraikitzearekin. Bere txostenean jasotzen denez, Pasaiako kanpoko portua eraikitzeko erabakia hartzean ez da kontutan eduki ingurumenaren gaineko eragina.

Gehiago Irakurri…

Azaroaren 12an Itunpeko Irakaskuntza arloan greba

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek deituta greba eguna izango da azaroaren 12an Itunpeko Irakaskuntza alorrean Sindikatuok sektoreko langileen lan baldintzak homologatzeko akordio berri baten negoziazioa aldarrikatzen dute.

Gehiago Irakurri…

Nafarroako Unibertsitatean izandako atentatua gaitzetsi du ELA-k

ELA-k gaitzetsi egin du gaur goizean Nafarroako Unibertsitatean eginiko atentatua. Bertan zaurituak izan diren pertsonei gure elkartasuna adieraztearekin batera , lehen bait lehen osatu daitezen espero dugu. Gizartean haserrea sortzen duten honelako ekimenak bertan behera uztea exijitzen du ELA-k beste behin.

Gehiago Irakurri…

109.318 afiliatu gara

ELAk afiliazio kopurua gehitu du kongresu arteko epean. 2004. urtean 104.695 afiliatu ziren bitartean, 2008ko irailean 109.318 dira afiliatuak, %4,42 gehiago, hain zuzen ere. Batzorde eragileak XII. Kongresu Konfederalean aurkeztuko dituen datu ekonomikoak eta finantzieroak azaldu ditu Bilbon. Jose Elorrieta, idazkari nagusia, Amaia Muñoa, diruzaina, eta Patxi Agirrezabala, komunikazio arduraduna izan dira datuak aurkezteaz arduratu diren lagunak

Gehiago Irakurri…

ELAk enplegu-erregulazioko espedienteak zorrozki aztertzeko eskatu dio Lan Sailari

Administrazioari, eta zehazkiago Lan Sailari, eskatzen dio zorrozki aztertzeko aurkezten dioten espediente bakoitza. ELAren esanetan, hainbat enpresa egoera orokorraz baliatzen dira egitura arintzeko, eta Administrazioa ezin da enpresa horien lagunkidea izan.

Gehiago Irakurri…