Nola suntsitzen dute planeta aberatsek ?
Bi hitzaldi Hervé Kempf-ekin
- Noiz
-
2008/02/12 20:30 2008/02/13 20:302008/02/12 20:30 - 2008/02/13 20:30
- Non
- Ainhice Mongelos - Baiona
- Harremanetarako e-posta
- ipar@mrafundazioa.org
Mintzaldi publikoak
Otsailaren 12an, asteartarekin, 20:30etan, Ainiza-Monjoloseko Laborantza
Ganbaran
Otsailaren 13an, asteazkenarekin, 20:30etan, "cours Comte Cabarrus"ean den IUTko anfiteatroan (Hospitale ondoan den Musika Eskolan)
Sartzea urririk, izena eman email bat idatziz edo Fundaziora deituz ez baita denentzako tokia izanen.
Hervé Kempf
"Le Monde" egunkarian kazetaria eta ingurumen sailean aditu famatua.
Hervé Kempf ingurumen saileko kazetari ezagutuenetakoa da. Azken hogoi urte hauetan, hainbat dozier landu ditu klima aldaketaz, nuklearraz, biodibertsitateaz edo GEOez. Horrela, “Le Monde” egunkariarentzat segitu ditu Kyotoko protokoloari buruzko negoziaketak eta berrikitan, Baliko gobernuen arteko konferentzia.
« Comment les riches détruisent la planète/Nola suntsitzen dute planeta aberatsek » idatzi duen liburuan, munduko aberatsenek baliabideen ahidura mailan eta planetaren oreka handien ahultze mailan duten ardura nagusia aipatzen du.
Azterketa konbentzigarriagoa da idazleak ez baikintuen usatu, “Le Monde”ko kazetari gisa, aktualitateko galdera ekologiko handiekiko iritzi azterketa eta komentarioei baizik eta gehiago azterketa serios eta orekatuei.
Horretarako du haren bilana eta erakustaldiaren erradikalitateak hein horretan interpelatzen. Agerian jartzen du mugimendu soziala eta mugimendu ekologikoaren arteko hurbilketaren behar gorria.