Hemen zaude: Manu Robles-Arangiz fundazioa Argitalpenak Gai Monografikoak Gai Monografikoak 28. Duela urte bat: Neo-liberalismoaren kontrako garaipen bat.

Gai Monografikoak 28. Duela urte bat: Neo-liberalismoaren kontrako garaipen bat.

Gai Monografikoak-en 28. alea CPEaren aurkako borrokari buruz Gazteen etorkizuna ez dago erabakita 2006 hasieran hainbat astez Bidasoaz haraindi izan zen borroka luze eta interesgarri baten berri ematen digu Gai Monografikoak (GM) sailaren azken aleak. "Duela urte bat: Neo-liberalismoaren kontrako garaipen bat" izena du Manu Robles-Arangiz Institutua fundazioak argitaratzen duen GM saileko 28. aleak, eta euskaraz eta frantsesez dator, batik bat Ipar Euskal Herrian banatze aldera. Neoliberalen aurkako garaipena, hain zuzen, eskuineko gobernua gazteen kaltetan ezartzeko asmotan zegoen Contrat Première Embauche (CPE) erretiratzea izan zen, gazteak lehen bi urtetan kaleratzeko aukera errazten zuena (dohainik eta arrazoirik eman gabe). Ohi bezala prentsatik ateratako artikulu eta iritziekin batera, fundazioko lantaldeak egindako elkarrizketa bat ere dakar aldizkariak, Frantziako hainbat hiritan eta Ipar Euskal Herrian izan ziren protesta eta mobilizazioetan parte hartu zuten Euskal Herriko zenbait ikaslerekin. Hauek barne-barneko ikuspuntua azaltzen digute, eta sarreran Txetx Etcheverryk dioen legez, "haien garaipena ez da bakarrik izan CPEaren kenaraztea. (...) Kristoren garaipena, behin-behinekoa bada eta zain egon behar badugu ere, bereziki heldu diren presidentzialen ondotik. Hau izan da CPEaren aurkako mugimenduaren ikasgai nagusietako bat : liberalizazioa, prekarizazioa ez dira ezinbestekoak, ez dute lege natural bat, bilakaera saihestezina osatzen. Indar harreman arazo arrunt bat besterik ez dira funtsean".
2007/01/31
Gai Monografikoak 28. Duela urte bat: Neo-liberalismoaren kontrako garaipen bat.