Inmigrazioa
Gure erreibindikazio-pentsamoldeekin bat eginez, etorkinen egoera eta beharrizanak eztabaidaren erdi-erdian jarri ditugu. Etorkinak gero eta gehiago dira Hego Euskal Herrian, eta gazte eta emakumeekin batera, lan-prekarietatea gehien pairatzen dutenak dira.
Horregatik, gure antolakundeak 2004ko azaroko XI. KONGRESU KONFEDERALEAN aurkeztu zuen ponentzian azaldu zenez, gai hau sindikatuaren hurrengo urteetako erronka izango zen, eta sindikatuaren jardute-esparrua zabaldu beharko zen, etorkinekiko konpromisoa sakontzeko, bai diagnostikoan, bai ekimenetan, sindikatuaren egitura eta zerbitzu guztiak horri begira jarriz.
Immigrazio Arloa zehar-lerro moduan sartu da antolakundean, eta ez aparte dagoen zerbait; pertsonen artean desberdintasunik ez dagoela sinesten dugulako. Horregatik, berdintasunez erantzun behar zaie gizartearen eskariei, datozen lekutik datozela.
Lan egiteko eskubideak dokumentua
Inmigraziorik buruzko galderarik ohikoenak
Ez zaitzatela erresidentzia eta lan baimenik gabe utzi
Atzerri gaiei inguruko galderarik ohikoenak. Eguneratuta. 2009