Hemen zaude: Manu Robles-Arangiz fundazioa Albisteak Travailler moins et gagner autrement hamabostaldia

Travailler moins et gagner autrement hamabostaldia

2009/04/29

Erakusketa, lan tailerrak, hitzaldiak... maiatzaren 1etik 15era Ipar Euskal Herrian. ZERGATIK « Gehiago lan egin gehiago irabazteko » lema aberrazio ekonomiko, ekologiko eta humanoa da. Kapitalismoak norat eremaiten gaituen jakiteko eta bere ibilmoldea hobeki ulertzeko, lan denboraren gaiaren azterketa. Kapitalismoari alternatiba konkreturako elementuak.

Travailler moins et gagner autrement hamabostaldia

Kanpainako Irudia

  • Maiatzaren 1etik goiti, Sankara ostatuan : Lan denborari buruzko erakusketa

  • Lana eta kapitalismoari buruzko 4 lan tailer: MAIATZAREN 7an ostegunean, 20:30tan Donaixtiko Bota Gaztetxean eta, MAIATZAREN 8an ostiralean 10:00, 14:30 eta 17:00tan Manu Robles-Arangiz Fundazioan, Baionan

  • MAIATZAREN 14a, osteguna 20:30etan, HERVÉ KEMPF-ekin hitzaldia, Gaztelu Berrian den IUTeko Anfian, Baionako San Andres Plazan

  • MAIATZAREN 15a, ostirala 20:30etan, ALAIN LIPIETZ-ekin hitzaldia Laborantza Ganbaran, Anhize Monjolosen

 Hamabostaldirako argitaratutako aldizkaria irakurri

Kartela Hamabostaldia