Hemen zaude: Manu Robles-Arangiz fundazioa Albisteak "Euskalgintza sindikalgintzan txertatu V" argitalpen berria

"Euskalgintza sindikalgintzan txertatu V" argitalpen berria

2009/02/10

Jon Maia, Juan Carlos Etxegoien "Xamar" eta Xabier Itçainak emandako hitzaldien transkribazioak biltzen dira Dokumentuak saileko 14. alean.

"Euskalgintza sindikalgintzan txertatu V" argitalpen berria

Dokumentuak 14

Juan Carlos Etxegoien, Xamar
«Euskara, euskaldunak, Euskal Herria»
Xamar hizkuntzalari eta irakasleak bere hitzaldian euskararen inguruko hainbat mito nabarmen uzten du, gure hizkuntzaren aldeko eta aurkakoek erabiltzen dituztenak, baina gauza bat argi utzi nahian: Herria hizkuntzak definitzen du, eta gurea “euskararen herria” izan da
betidanik.

Xabier Itçaina
«Hiritartasuna, gizarte zibila eta mobilizazio kolektiboak Ipar Euskal Herrian»
Zientzia politikoetan lizentziaduna, Xabier Itçaina lapurtarrak Iparraldeko azterketa soziologiko bat azaldu zuen, politikan eta gizartean bereizi izan dituen hiritar tipo desberdinez.

Jon Maia
«Ni bi munduetakoa naiz»
Jon Maia euskal Filologian lizentziaduna da eta Euskal Herriko bertsolari txapelketako finalera
hiru bider iritsi da. Hemen jasotako hitzaldian ‘Riomundo’ bere liburuaz ari da, Gerra Zibilean galtzaile gertatu eta Euskal Herrira lanera etorritako hainbat erbesteratu gogoratu eta aintzat hartu nahian.