Azken albisteak
Maila bat goragoKrisiaren irtenbidea gastua eta presio fiskala igotzea da
Mikel Novalek (ELAren azterketa Bulegoaren arduraduna) egindako hausnarketan oso argi azaltzen du Europa mailako presio fiskala egongo balitz, espainar estatuan, Grezian edo Hego Euskal Herrian, defizita askoz txikiagoa izango zela. Bilbo, 2010ko otsailak 25.
Kopenhageko goibilera porrot bat izan da talde ekonomiko eta industrialen interesei lehentasuna eman dietelako
Juantxo López de Uraldek, Estatu espainiarreko Greepeace-ko zuzendaria, eta Paul Nicholsonek, EHNEko kide eta Via Campesinaren Europako ordezkaria, Kopenhagen gertatutakoa azaldu dute, ELAk, Ekologistak martxan-ek eta Manu Robles-Arangiz Institutuak antolatutako hitzaldian. (Bideo eta audio)
Hitzaldia: Kopenhagueko porrota eta klima aldaketaren borroka
Greepeaceeko Juantxo Lopez de Uraldek eta EHNE eta Via Campesinako Paul Nickolson, Kopenhangeko goi-bileraren ondorioei buruz hitzaldi bat emango dute. Eguna: Martxoak 1 Ordua: 18:00 Lekua: Bilboko Bidebarrietako liburutegia
Elkarrizketa soziala eta sindikatuen eta patronalen finantzaketa Hego Euskal Herrian
Prestakuntzarekin, enpleguarekin edo lan osasun eta segurtasunarekin loturiko gaiak sindikatuen eta patronalen finantzaketaren zio direna ez da berri. Dokumentu honetan zenbait sindikatuk (CCOOk eta UGTk) eta enpresari-erakundek elkarrizketa soziala deiturikoarekin zerikusia duten gaiak kudeatzeagatik -hala nola prestakuntza, enplegua eta lan-osasuna, besteak beste- jasotzen dituzten diru-kopuruak aztertzen da.
2009ko datuek atzeraldiaren jarraipena erakusten dute. Egoeraren azterketa 115. zkia argitaratuta
Egoeraren azterketa honetan, enpleguak 2009ko ekitaldian zehar Hego Euskal Herrian izan duen bilakaerari aztertzen da, beste adierazle ekonomikoei buruzko datu berrienei ez ezik. Hileko puntako gaia Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gizarte-zerbitzuen egoera izango da oraingoan.
"Dicho y hecho. Entrevista a Joxe Elorrieta", gastelaniazko edizioa argitaratuta
Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioak, "Dicho y hecho. Entrevista a Joxe Elorrieta" izenburuko liburua argitaratu du. Edizio hau Imanol Murua Uriaren liburuaren gastelaniazko bertsioa da. 2008ko kongresu arte, 20 urteetan ELAko Idazkari nagusia izan denaren bizipenak biltzen dira liburuan.
Pentsioen eta lan-erreformarako gobernu espainiarrak eginiko proposamenen inguruko, ELAren hausnarketak
Espainiako gobernuak bi agiri onartu ditu; bertan biltzen dira lan eta pentsioen erreforma egiteko dituen asmoak. Argi dago gobernuaren proposamenek atzerakada sozial larriak ekar ditzaketela. Esan liteke Zapaterok erakunderik neoliberalenak asetu nahi dituela (Nazioarteko Diru Funtsa edo Espainiako Bankua), patronalaren eta banketxeen interesen mesedetan eta langile-klasearen eskubideak eta kezkak baztertuta.
Elikagaien kontsumo arduratsua eta informatua sustatzea beharrezkoa da
Helen Groomek idatzitako liburuan: Herritarrak, sarritan, erabat indarge sentitzen dira euren gustukoak ez diren neurriak, ondasunak edo zerbitzuak inposatzen dituzten politiken aurrean. Transgenikoei dagokienez, ordea, GAOrik gabeko janariak nahiago dituzten pertsona guztiek hartu ahal dute parte, bai eta, gainera, oihartzun nabaria lortu ere. Zehazki, erosketa egitean, batere transgenikorik gabekoak direlako bermea duten janariei lehentasuna ematea eta transgeniko izan daitezkeen edo diren janariak errefusatzea da hautabidea. (Bideoa ikus eta dokumentua deskarga dezakezu)
Hego Euskal Herrian osasun publikoa narriatuz doa
Argitaratuta "Azterketak 19". ELAko Azterketa Bulegoak Osasun publikoaren egoera aztertzen du zenbaki honetan.
ELAko Nazio Batzordeak:Demokrazia oztopoa da proiektu neoliberala eta zentralistarako
ELAko Nazio Batzordearen ebazpena.