Iritziak Fundazioa
http://www.mrafundazioa.org
daily12007-10-01T15:54:36ZAinhize (Editoriala Astekaria 258) http://www.mrafundazioa.org/aktualitatea/iritziak/ainhize No publisherpubli012008-11-13T15:59:19ZNews ItemGobiernos tramposos http://www.mrafundazioa.org/aktualitatea/iritziak/gobiernos-tramposos No publisherpubli012008-10-31T10:49:41ZNews ItemELAren partehartzea Migrazioei buruzko Munduko III Gizarte Foroan http://www.mrafundazioa.org/aktualitatea/iritziak/elaren-partehartzea-migrazioei-buruzko-munduko-iii-gizarte-foroan ELAko Immigrazio Arloko arduradun Emerita Cuellar-ek parte hartu du Migrazioei buruzko Munduko III Gizarte Foroko azken egunean. Foroa Madrilen egin da irailaren 11tik 13ra, izenburu honekin: “Gure ahotsak, gure eskubideak, harresirik gabeko mundu baten alde”. Foroaren helburua elkarte sozialen arteko “lan-sareak eta borroka-sareak finkatzea” da. Egun horietan mintegi, jardunaldi eta bilera ugari egingo dira.No publishergquevedo2008-09-12T15:33:37ZNews ItemMendekua (Astekaria 250. Editoriala) http://www.mrafundazioa.org/aktualitatea/iritziak/mendekua-astekaria-250-editoriala Aldiro-aldiro lokarturik eta otzandurik diruditen eskuindar oldarkorrenak plazara irteten dira printzipiorik gabeko gizarteari zuzeneko bidetik tarte txikienean ere albora ez dadin erakusteko. Beste behin, eta ez da lehenengo aldia, indar politiko eta mediatikoek Iñaki de Juanaren egoera “casus belli” izendatu dute bere mendeku grina handik eta hemendik barreiatzeko. Espainiar epaitegiek Iñakiri ezarritako zigorra betetzear dagoen honetan, terrorismoa eta biktimen defentsa aitzakiatzat erabiliz, egundoko kanpaina politikoa garatu dute orain arte ezarritako zigorrei bestelakoak eransteko.No publishergquevedo2008-07-24T13:52:22ZNews ItemMadrildik zerura (Astekaria 249. Editoriala) http://www.mrafundazioa.org/aktualitatea/iritziak/madrildik-zerura-astekaria-249-editoriala Besteak beste etor zitezkeen hauteskunde deialdietan aurkezteko aukerarik izan ez zezan bidezkoa den esparru sozial eta politiko baten jarduera politikoa etetea erabaki zuen Garzon epaile ezagunak. Tenore honetako erabakia izan da bost urtetako zigor politikora kondenatu eta makina jenderen borondatea klandestinitatera behartu duena. Espresuki EHAK eta EAE alderdien jarduera etetea erabaki zuen ditxosozko epaileak. Bere bulegoan gai potolo asko izanik, badaezpadako erabaki honek zentzuzkoa iruditu zitzaion behin betiko erabakia sortu bitartean inongo kalterik eragin ez zezaten alderdi hauek.No publishergquevedo2008-07-24T13:57:44ZNews ItemIndar kolektiboak birrindu asmoz (Astekaria 248. Editoriala) http://www.mrafundazioa.org/aktualitatea/iritziak/indar-kolektiboak-birrindu-asmoz-astekaria-248-editoriala Egunetik egunera eraikitzen doan Europa hau ez da gure gustukoa. Halaxe genion Europako Konstituzioa erreferendumean bozkatu behar izan zenean. Testuinguru hartan eze-tzaren aldeko hautua egin genuen bertan jasotako edukiak –eta jasotzen ez zirenen erreferentziak ere– ez baitziren gizarte eta langileen aldeko eskubideen garapena bermatzen zuten horietakoak. Guztiz alderantziz, berehala antzeman genion testuaren egileen nahiari. Kapitalen interesen menpean eta haien nahietara makurturik eraiki beharreko eremu ekonomiko eta geografiko hutsa zen azaldu nahi ziguten idiliozko Europa hura.No publishergquevedo2008-07-24T14:02:42ZNews ItemGarapen jasangarria (Astekaria 247. Editoriala) http://www.mrafundazioa.org/aktualitatea/iritziak/garapen-jasangarria-astekaria-247-editoriala Aspaldian iragarri zuten moduan, duela gutxi Nafarroan sinatu berri dute garapen jasangarrirako gizarte akordioa. Nafarroako Gobernua, Enpresaburuen Konfederazioak eta CCOO eta UGT sindikatuak izan dira akordio honen sinatzaileak. Betiko zeruaren azpian ezer berririk ez; ohiko sinatzaileak, ohiko edukiak eta ohiko hitz ederrak akordioaren inguruan.
No publishergquevedo2008-07-24T14:51:17ZNews ItemMenpekoak (Astekaria 246. Editoriala) http://www.mrafundazioa.org/aktualitatea/iritziak/menpekoak-astekaria-246-editoriala Etengabe hazten ari diren sektoretako bat da gizarte zerbitzuena, herritarren beharrak geroz eta handiagoak baitira. Bizi itxaropenaren luzapenak, arrazoi ezberdinetan oinarriturik badago ere, epe luzeagoetan arretaren behar gehiago izatea ekarri du askoetan. Hirugarren adineko egoi-tzak, etxez-etxeko laguntza zerbitzua edo eguneko zentroetako lagun askoren zaintza beharrak hasiz joan dira.No publishergquevedo2008-09-04T11:44:23ZNews ItemBadago zertan aplikatu (Astekaria 245. Editoriala) http://www.mrafundazioa.org/aktualitatea/iritziak/badago-zertan-aplikatu-astekaria-245-editoriala Eztandaz eztanda gabiltza azken boladan. Oraingoan Legutioko herri txikiaren bazterrak aztoratu ditu ETAren atentatu berriak. Zuzeneko ondorioei erreparatuz heriotza bat eragin du, lau zauritu eta hainbat kalte material. Edozein erailketak sortzen duen gaitzespeneko sentimenduak kontutan harturik –doluminak eta elkartasuna senide eta gertukoei helaraztea ere gizalegekoa da–, badira egin beharreko bestelako irakurketak, haratago begira.No publishergquevedo2008-05-20T09:39:44ZNews ItemHasteko zerbait… egia bada (Astekaria 244. Editoriala) http://www.mrafundazioa.org/aktualitatea/iritziak/hasteko-zerbait-egia-bada-astekaria-244-editoriala Berriki Nafarroako Legebiltzarrean eztabaidagai izan da urte dezente indarrean dagoen euskararen legea eta bere aldaketa eta egokiera. Nonbait urte bukaerarako zonalde mistoan hainbat herrialde uztartuko dira, horrek dakartzan ondorio guztiekin (administrazio mailan, osasungintza, hezkuntza, errotulazioak eta abar luze bat). Ia momentu berean, eta lehengo aldiz, Frantziako Nazio Asanbladan eremu horretako hizkuntza gutxituen egoera aztertu eta ondoren bere sustapena garatzeko osoko bilkura egin berri du. Bilkura horretan aipamen berezia ere egin dio kulturako ministroak euskararen antzinako jatorriari. No publishergquevedo2008-05-20T09:35:59ZNews ItemBada garaia (Astekaria 243. Editoriala) http://www.mrafundazioa.org/aktualitatea/iritziak/bada-garaia-astekaria-243-editoriala Produkzioaren katean, edozein motatakoa dela ere, langileak gara ezinbesteko kate-begia. Langileon ahalegin, izerdi eta lanaren ekarpenez, gizartea ibili badabil, askoetan hala-moduzko ibilera badu ere. Nola liteke, bada, langileen funtzioari berebiziko garrantzia eskaini eta gero, hauek hain gaizki tratatu? Konpromisozko laudorioaz gain –beti tokatzen da uneren bat beharginen ekarpena goraipatzeko– langileak hutsaren hurrengoak garela frogatzen digu errealitatearen egoskorkeriak. Lan baldintzekin lotura zuzena izanda, gure osasuna eta gure segurtasuna dago arriskuan hainbat eta hainbat lantokietan, eta gure bizia ere.No publishergquevedo2008-05-20T09:33:22ZNews ItemHamabigarrena martxan (Astekaria 242. Editoriala) http://www.mrafundazioa.org/aktualitatea/iritziak/hamabigarrena-martxan-astekaria-242-editoriala Batek baino gehiagok errepikatzen duen legez, denbora uste eta nahi baino azkarrago igarotzen da eta joan etorri horretan berriro ere, lau urtekoz behin egiten dugun bezala, kongresu konfederalaren ataritan gaude. No publishergquevedo2008-05-20T09:30:19ZNews ItemBabes osoa (Astekaria 241. Editoriala) http://www.mrafundazioa.org/aktualitatea/iritziak/babes-osoa-astekaria-241-editoriala Bere irabaziak neurririk gabe handitzeko oztopo bilakatzen den oro zigortu eta ezabatu nahi dute ugazabek. Hala erakutsi digute behin eta berriro, eta halaxe frogatu da gehien bat azken urteotako hazkunde ekonomikoa lagun izan duten garaian. Beste burutazioen artean, horixe da patronalak negoziazio kolektiboan darabilen jarrera. Bere etekinak banatzeko unean berekoikeria da nagusi eta aurre egiteko prestutasuna agertzen duen edonori hortzak erakutsi eta zigor bidean jartzen dute bitarteko guztiak erabiliazNo publishergquevedo2008-04-15T08:23:36ZNews ItemLehiak batu ote? (Astekaria 240. Editoriala) http://www.mrafundazioa.org/aktualitatea/iritziak/lehiak-batu-ote-astekaria-240-editoriala Askatasun sindikalaren eskubidea ez da mugarik gabeko eskubidea, ez eta eragile ezberdinei askatasunean lasaikeriaz aritzeko oparitzen den aitorkuntza bat. Legediak ondo asko ezartzen ditu eskubide honen mugak eta ahalmenak. Lan merkatuaren desorekak eta bidegabekeriak pairatzen dituztenen alde diharduten sindikatuei babesa eta estaldura egokia emateko oinarrizko eskubidearen kategoriara gailendu da askatasun sindikalaren eskubidea.No publishergquevedo2008-04-15T08:12:54ZNews ItemEraberrituz (Astekaria 239. Editoriala) http://www.mrafundazioa.org/aktualitatea/iritziak/eraberrituz-astekaria-239-editoriala Azken hamarkadan gure erakundean aldaketa sakonak eman ditugula gauza jakina da, are eta gehiago jenero eta adinagatiko ikuspegiei erreparatzen badiegu. Gizartean eta lan merkatuan epealdi horretan ematen ari zen sakoneko aldaketari egokitzen saiakera berezia egin du sindikatuak. Egokitzapen horren ondorioetako bat, besteen artean, zuzendaritza batzorde ezberdinetan izandako gaztetze prozesua eta emakumeen presentzia areagotzea izan da. Prozesua ez da bat-bateko burutapen baten ostekoa izan, ez eta norbaiti otu zaion itxurazko irudi bat eman beharrekoaren ondorengoa.No publishergquevedo2008-04-15T08:06:36ZNews Item